GAZTETATIK ibili da interpretazioarenmunduanGarbi Losada. Zinema,telebista eta antzerkiahainbat ikuspegitatik ezagutzen ditu.Egun, ibilbide luzeari errepasoa eginondoren, gustukoena zuzentzea dueladio, “istorioak kontatzeko”. Zapatagorridun mutila keinu bidezkoantzezlana taularatuko du asteburuhonetan, bere neba Koldoren nortasunetikinspirazioa hartzen duena.“Ezberdintasunaren normaltasuna”eta “norberaren ametsak lortzekoborroka egitea” aldarrikatu nahi duobra honen bidez.
Iaz hasi zineten ‘Zapata gorridunmutila’ proiektua prestatzen. Hasierabatean, ‘Lau bider lau’ izango zuenizena. Zer dela-eta aldaketa?
Nire neba Koldo hil ostean ?AdosTeatroko kide zen bera ere?, pentsatugenuen proiektuaren ikuspuntuaaldatzea eta istorioa ezberdintasunarekikoerrespetuan zentratzea.Hala, Koldoren nortasuneko ezaugarriakhartu ditugu protagonistasortzeko orduan: sormena, bokaziobaten atzean dagoen borroka etaorientazio sexuala.
Antzezlan hau Koldori eginiko omenaldiadela esango zenuke?
Omenaldia baino, Koldorengan inspiratugarela esango nuke. Bokaziohandiko mutil bati buruzko kontakizunada, dantzarako zaletasunadu, eta, horrez gain, mutilak ditugustuko. Ezberdintasunaren normaltasunazhitz egiten dugu, norberaizateko eta bere ametsa egiabihurtzeko borrokatzen duen mutilbati buruz, maitasuna lortzeko etapertsona arrunt bat izateko.
Haurrentzako kontakizunak ikuspuntuheterosexualetik kontatuak izandira beti. Gaiaren tratamendua aldatzekobeharra ikusi duzue?
Bai. Proiektuari forma ematen hasiginenean ez genekien horrenbestekohutsunea zegoenik. Hezitzaileekinharremanetan jarri ginen etaHezkuntzan oraindik gai hori lantzekedagoela esan ziguten. Homosexualitateaeta tolerantzia landunahi ditugu. Guztiak ezberdinakgara, baina guztiak berdinak, horiizango litzateke antzezlanaren leloa.
Keinu bidezko antzezlana da, aktoreekmaskarak dituzte, ez dago testurik.Zer dela eta erabaki duzuehorrela egitea? Faktore horiek zailtasunagehitzen diote interpretazioari?
Poesia eta mugimendua bilatu ditugumodu honetara, eta, gainera,umeei zuzenduta. Horrez gain,obran parte hartzen duten antzezleakdantzariak ere badira. Alaitasunetikeginda dago eta musikaetengabea da.
Zein harrera espero duzue ikusleengandik?
Ikusleek antzezlana gustura ikustea espero dugu. Dibertigarria izateazgain, baina, nahiko genuke obrahonek jendearengan eragina izatea.NKontatu nahi dugu norbereametsak lortzeko borroka egiteaondo dagoela eta hori dela eginbehar dena. Norbera izatea ondodagoela, alegia. Eta denok ezberdinakgarela, baina aldi berean denokgarela berdinak. Ikusleek, eta batezere umeek, ezberdintasunaren normaltasunauler dezaten nahi dugu.
Estreinaldi egunean gaizki pasatzenduzu oraindik?
Ba ez oso ondo, egia esan, oso urdurijartzen naizelako. Oholtzan antzeztenari zarenean gauzak aldatzekoaukera duzu, baina, zuzendarimoduan, espero dezakezun bakarrada dena ondo joatea.
Gaur duzue estreinaldia, Lasarte-Orian. Horren ostean, Euskal Herritikibiliko zarete. Baduzue kanporajoateko asmorik?
Gure helburua antzezlan honekinahalik eta gehien mugitzea da.Proiektu bat sortzen denean, emanaldiasko egiten saiatzen gara beti.Euskal Herrian izango gara, noski,baina baita hemendik kanpo ere.Gainera, kasu honetan hizkuntza ezda oztopoa izango, beraz, gure helburuaikuskizuna ahal dugun bestelekutara eramatea izango da.
Baduzu beste proiekturik eskuartean?
Helduentzako ikuskizun baten produkzioaprestatzen ari gara: LadyDi y las niñas robadas. Jennifer Clementidazlearen nobela batenbertsioa da eta Mexikoko umelapurtuen gaia jorratzen du.Herrixka indigenetan narkoekbahitzen dituzten neskatilei buruzkoa da istorioa. Oso gai gogorrada, baina samurtasun handizkontatuta dago, horregatik deituzigun atentzioa, oso ondo idatzitadagoelako. Batzuetan irribarreaeragiten dizu, inozentzia handiz,nahiz eta kontatzen dena benetangogorra izan. Baina errealitate batda eta kontatu beharra dagoela ustedugu.
Nola aukeratzen duzue hurrengoproiektua zein izango den? Zein izatenda prozesua?
Batez ere, asko irakurtzen dugu.Batzuetan, lantzeko gogoa dugungai batetik ateratzen da ideia. Elnombre de la rosa antzezlanarekin,esaterako, egile-eskubideak emanzizkigutenean eskatzen genituenbigarren aldia zen, eta zortzi urtezituen proiektuak. Bertsioak ere egitenditugu, Tom Sharpe idazlearenWilt nobelarena, adibidez, edo CampanellarenEl hijo de la novia filmarena.Maitasunaren ostean maitasuna,esaterako, nik neuk idatzitakoada. Maitasunari eta alzheimerrariburuz hitz egiten du.
Zuzendari onenari Rojas Antzerki Sariajaso duzu ‘El nombre de la rosa’ antzezlaneaneginiko lanagatik. Sarieksortzaileen lanaren kalitatea bermatzendutela esango zenuke?
Kasu honetan, sari hau jasotzea politaizan da ikusleak ematen duensaria delako. Azken batean, zuzendariakguztien lana kapitalizatzendu. Nik horrela ulertzen dut. Zuzendariakbere proposamena egiten du,baina talderik gabe ez dagoproiektua aurrera eramaterik. Beraz,guztiontzako saria dela esango nuke.
Baina, zein iritzi duzu antzerki sarieninguruan?
Sariak opariak bezalakoak dira, ezdira beharrezkoak baina beti daatsegina horiek jasotzea. Sariek erakusleihoraeramaten dute antzezlana,zentzu horretan ona dela esangonuke, lanbidearen inguruan eraginguneak sortzen dituztelako.Azken batean, egindako lanari aitorpenaematea da, besterik gabe.
Ikasle zinela hasi zinen antzerkian.Begirada atzera botata, nola ikustenduzu zure ibilbidea?
Antzerkia bokazioa da, beraz, zorteadudala uste dut gustuko dudanaegiten dudalako eta interesatzenzaizkidan proiektuak egin ahal izanditudalako. Finean, hortik bizi naizelako.
Badago antzerkitik bizitzerik, beraz?
Bai, posible da. Jende asko dago, etaasko dira honetatik bizi ezin dutenak,aktore askok beste lan batekinkonbinatu behar izaten dutelako lanhau. Lanbide konplexua da, izan ere,antzerkia beti dago krisian; prekarietatealanbideari lotuta doa. Egun,gizarteak gure antz handiagoa du.Ez dugu egonkortasunik: batzuetanlan piloa duzu, ia ezin duzu guztiaegin, eta beste askotan ezer egingabe zaude denbora luzez eta badirudiinoiz ez duzula lanik lortuko.Zaila da benetan, baina, esan bezala,lanbidearen parte bat da.
Denetarik egin duzu: zinema, telebista,antzerkia... Gainera, gidoilari, aktoreeta zuzendari bezala ere aritu zara.Zer duzu gustukoen?
Niri gehien gustatzen zaidana istorioakkontatzea da. Idaztea etazuzendari lana egitea, batez ere.
Ia bizitza osoa daramazu antzerki etaikuskizunen munduan. Nola ikustenduzu antzerkiaren oraina? Nola dabilosasunez?
Eskaintza handia dago, baina helburuhandiagoak bilatzeko kulturpolitikafalta da. Ikuskizunetaraheltzeko erraztasuna, sarrerenprezioa jaistea, programazio gehiago?Orokorrean, ikusgarritasunhandiagoa eduki beharko luke kulturak,publizitatearen bidez, esaterako.Ez dugu ahaztu behar hauindustria bat dela; honetan ez gaudeartistak soilik, gure inguruanhainbat lanbide daude.
Kultura kontsumitzeko ohitura faltadagoela esango zenuke?
Noski. Badaude ohitura hau barneratuagoduten herrialdeak, baina ezsoilik antzerkian, kulturaren munduanorokorrean. Beste leku batzuetanbeharrizan gisa ikusten da kultura,gizartearen aberastasun gisa,ez luxuzko aktibitate edo arinkeriaizango balitz bezala, edo minik eragingabe kendu daitekeen zerbaitbezala. Nik ez dut musikarik, libururikedo antzerkirik gabeko mundubat imajinatzen, esaterako.
Agian ez gara konturatzen, bainaegunerokotasunean dago hori guztiaeta horrekin gozatzen dugu.Kontzientzia handiagoarekin jokatubeharko genuke.
Europan egoera antzekoa dela esangozenuke?
Kulturaren inguruko beste politikabatzuk dituzten herrialdeak daudeEuropan, kultura baloratuagoa daudentokiak, azken batean. Ingalaterran,esaterako, antzerkia osogarrantzitsua da, ikusle asko dagoeta antzerki eskola ugari ere bai.Esango nuke hemen oraindik sozialkiez dela hain garrantzitsua antzerkia.Politikan antzerkia ez dagobatere ondo baloratuta, soilik aisialdirakozerbait balitz bezala tratatzendelako, eta, nire ustez, ez dahori inondik inora ere.