KAWAH Ijen sumendiko kraterrerairistea ez da lan makala. IndonesiakoJava irlaren bihotzean dagoenharribitxi hau ezagutzeko ibiltzekogogoa baino gehiago behar da. Badira urtebatzuk National Geographic aldizkariak Ijenanonimatutik atera eta turisten atrakzio bilakatuzuenetik, baina oraindik duintasunezmantentzen du bere izaera isila.

Edonola ere, bisitari talde handien selfieakekiditeko, hobe da eguzkia atera baino lehenagogoranzko bideari ekitea. Hori egitendute, egunero, ehunka mutil indonesiarrek.Makil batez loturiko zumezko bi zesta hartueta aldapa igotzen hasten dira goizeko lauetan.Ijeneko sufre biltzaileak dira, mundukolanbiderik zailenetakoa egiten dutenak.Guk Alirekin egin dugu bidea. Sumendiarenazpiko herrixka txiki batean bizi den gaztehonek 26 urte ditu, ezkonduta dago eta hiruseme-alaben aita da. Alik hamar urte daramatzasufrea biltzen. “Aitaren lanbidea hartunuen, eta aitak aitonarena”, esan digu. Irribarreagaldu gabe, Alik ibilbide guztian zeharlagundu gaitu. Bere gorputzean nabarmenakdira nekearen orbanak. Sorbaldan zauriirekiak ditu eta eskuak babez beteak. Halere,zorionekoa dela irizten dio: “Sulfur biltzailebatek beste edozein langileren bikoitza irabaztendu”. Lanbidearen arriskugarritasunakez du arduratzen.

Sumendiaren magalera iritsi bezain laster,azpiko kraterra seinalatu du Alik. Turkesakoloreko laku azido bat da, gisa honetakohandiena munduan. Lakuaren alde bateansufrezko meategi bat dago. Gazte biltzaileenazken helmuga da hori, izan ere, bertara iritsibehar dira zestak sufre zatiez bete eta etxeraitzultzeko. Bidea ez da batere samurra,ordea. Kraterrera iristeko harri koskorrezbeteriko aldapa bat jeitsi behar da. “Turistentzatdebekatuta dago kraterrera hurbiltzea.Oso arriskutsua da”, sinatzen du kartelbatek. Baina inork gutxik egiten dio jaramonaginduari. Kuriositatea beldurra bainoindartsuagoa da.

Hala, poliki-poliki kraterrera iristeko bideariekin diogu. “Kontuz non jartzen duzuenhanka”, errepikatzen digu Alik, behin etaberriz. Behera goazen heinean, gero etagehiago sentitzen da sufrearen usaina, bizikisentitzen da menditik ateratzen den ke horitoxikoa. Bada, konturatzen garenerakoberanduegi da, sufrezko infernuaren baitangaude. Meategira iritsi bezain pronto, Alikpala bat hartu eta gogortuta dauden sufrezatiak hartzeari ekin dio. Beste hamar batgazte lan bera egiten ari dira. Inork ez dumaskararik janzten. Meategian ez dago inolakosegurtasun neurririk. “Ez zait gustatzenmaskara eramatea. Sufrearen usainak ez naugogaitzen”, esan du Alik. Inguruan daudenturista guztiek, berriz, Martera iritsi berriakdiren astronautak dirudite. Denek dituztemaskara xelebreak, eta, hala ere, sufre usainazkexu dira.

Alik, ordea, berearekin jarraitzen du. Bi zestakbete ostean, balantzara hurbildu etasufre zatiak pisatu ditu. 70 kilo guztira. “Nikbaino gehiago pisatzen du!”, dio txantxetan.Aurrean daukana ez da adar-jotzea,ordea. 70 kiloak sorbaldagainean jarri eta bueltakobidea egitea faltazaio. Oraingoan, aldapagora.

Sufre biltzaileaksakon arnasten dubideari berriz ereekin baino lehenago.“Lagun asko galduditut meategi honetan.Batzuk gaixotu egin dirake toxikoa luzaroan arnastuondotik. Beste batzuk, berriz,irristatu eta erori egin dira. Ia ezinezkoada istripurik ez izatea, baina ez dut besteaukerarik. Nire amets bakarra da ahalik etadiru gehien irabaztea seme zaharrenak nikbezala amaitu ez dezan”, dio tristuraz.Itzulera askoz gogorragoa da. Pisua jasan ezinik,behin baino gehiagotan atseden hartubehar du Alik. Hala, denbora bikoitza behardu hasierako puntura iristeko. Sumenditikjaisterakoan, Alik eta beste sufre biltzaileekkamioi batean sartzen dituzte zati guztiak.Besteak beste, guk erosten ditugun kosmetikoakegiteko erabiliko dira gero. Baina sufrebiltzaileen lan-eguna ez da oraindik amaitu.Bigarren aldiz kraterrera itzuli behar dirasufre zati gehiago biltzeko.

Lan jasanezin horrengatik zenbat irabaztenduten galdetu dezake irakurleak. “50.000rupia eguneko (7 euro inguru)”, erantzutendu harro Alik. Edonola ere, agurtzerakoanez du gure dirudik onartzen, Ijen sumendiko“gida turistiko” ezinhobea izan den arren.Trukean beste irribarre bat oparitu digu,bideari berriz ere ekin baino lehenago.