Eskarmentuz eraberrituak
Musikari beteranoz osaturiko formazio berria dugu Elortegi Anayak. The Killministerstaldearen errautsetatik sortutako taldeak ‘Sotoan’ izeneko estraineko lana dakar
BAKIOKO The Killministerstaldeak hamar urteko ibilbideabiribildu zuen. Orotarahiru disko argitaratueta hainbat kontzertu eskaini etagero, 2011n plazaratu zuten berenazken lana, Under the Underground.Horren ostean, hirukoak geldialdibat egin zuen, Etor Duandikoetxeataldeko abeslari izandakoak kontatzenduenez: “Hamar urteren ondoren,bestelako kontuak ekarri zizkigunbizitzak: umeak iritsi ziren etaadinak berarekin dakartzan bestelakobetebeharrak ere bai, eta musikarenbidean eten bat egin beharizan genuen”, oroitu du. Duela urtebete eskas, baina, ministro-hiltzaileohiak berriro bildu dira aspaldikopower-pop hura berreskuratzekoasmoz. “Bagenekien ez genuelamusika betiko utziko; oso musikazaleakgara eta beti izan dugu sortzekogrina. Denbora hartu ahal izandugunean gogotsu ekin dioguproiektu berriari”, jakinarazi duDuandikoetxeak.
Elortegi Anayak, beraz, euskal musikaeszenako txakur zaharrek osatutikotalde berria da, edo berritua,esan beharko, esperientziak erakutsidienarekin bueltatu baitira, bizkarreanurte batzuk gehiago, baina betibezain gogotsu. Eta orain, gainera,anaia bihurturik. Etor Duandikoetxearekinbatera (ahotsa eta gitarra),Arnaldo Larrazabal (bateria etakoruak) eta Iraultza Bilbaok (baxua)osatzen dute Elortegui Anayak. Ez,ez dira familiakideak, baina abenturamusikal berri honetan abizenbera konpartitzea erabaki dute,pasadizo xelebre bat tarteko: “BakiotikBermeora bideko obrak burutuzituzten Hermanos Elortegui enpresakokamioien atzetik egindako kilometroluzeetan bururatu zitzaigunizen hori bera euskaraz erabiltzea.
Mendeku moduan, akaso, edobidean galdutako denbora guztihorretatik zerbait positiboa ateratzearren,ziurrenik”, gehitu du taldekoabeslariak. Era berean, “taldekieenarteko anaitasuna goraipatzeko”ere izen aproposa iruditu zitzaien:“Betidanik lagunak izan gara,eta izen honek ematen digu batasunbat. Euskal Herriko erromeria taldejakin bat etorriko zaio bati bainogehiagori burura, baina ez duguhaiekin zerikusirik”, argitu du.
Musikalki, rock and rolla, punka edotagarajea bezalako musika uztartzendute Elortegi Anayek, Killministersenestiloan, baina garapen batizan dutela dio abeslariak. “Egitendugun musika antzekoa da, bainalehen teklatuak ere bagenituen, 60.hamarkadako garaje kutsu gehiago,abestiak luzeagoak ziren, eta orain,ordea, zuzenagoak gara”, agertu dutaldeko buruak. Ez dute, halere, gaztetakopunk doinu azeleratuarekikojoera hori, eta melodia goxoagoenoinarrian rock and rollari jarraitzendiote orain bakiotarrek.
EUSKARARA JAUZI Musikalki baino,taldeak darabilen hizkuntzaneman da akaso aldaketa nabarmenena.Izan ere, Killministers-ek ez bezala,ingelesa alde batera utzieta euskaraz botatzendituzte beraien mezuakElortegi Anayek. “Ingelesezabestea gehiagogustatzen zait ?onartzendu abeslariak?;metrikagatik, batetik,baina baita jarraitzen dudan musikagehiena ingelesez delako ere.Horregatik abestu izan dugu orainarte ingelesez. Hala ere, konturatugara euskaraz abesten duten antzekotaldeek beste gertutasun batlortzen dutela publikoarekin. Komunikazioaerrazten du horrek, etaaukera hori probatu nahi izan dugu”,dio Duandikoetxeak.
Sotoan izeneko EPa dugu ElortegiAnayen aurkezpen txartela. Diseinuarierreparatuz, kutsu hitchcockianoaduen bilduma dotoreaatondu dute. Barrukoaribegiratuta, lan laburbaina intentsua, hasi etaamaitu. Izan ere, lau kantunahikoa izan dituzte“inguratzen dituen errealitatearenkritika” egiteko.
Hala, diskoa irekitzenduen Nontzebarriak abestiak“herri guztietan daudenkuxkuxeroak” dituhizpide. Honen ostean arrapaladandatozen Zaunka eta Salto egin kantuak,beren aldetik, “deskontrolerakodeia” dira, Duandikoetxearen esanetan:“Gure burua kontrolatzengabiltza beti, kunplitzen eta eginbehar dena egiten. Bada, loturakaskatzeko aldarria dira bi kantuok”,dio letren egile den Duandikoetxeak.Azkenik, diskoa ixten duen Agirretarrennagusia izeneko doinuan,botere eta agintekeriari kritikazorrotza egin diote bakiotarrek.Lau abesti horiez gain, beste seiabesti ere baditu taldeak. Badutedisko bat kaleratzeko adina kanta,ez ordea “disko batek eskatzen duendenbora”, beraien esanetan, nahizeta aurrera begira ez duten baztertzen“lan osoago bat” egiteko aukera.
Momentuz, zuzenerako asmosendoz dira, baina ez ugariz: “Inoizez gara izan kontzertu asko ematekoak.Entsaiatzeko sarriago batzenginen lehen, baina orain patxadagehiagorekin gabiltza. Asteanbehin elkartzen gara eta kontzertuekinere ez gara itotzen, hileanpare bat izaten ditugu, ez gehiago.Gozatzea baino ez dugu nahi, ezdugu beste premia eta pretentsiorikmusikan”, adierazi du abeslariak.Elortegi Anayen hurrengo zuzenekoaGorlizeko Xurrut tabernanizango da, urriaren 30ean, DirtyBoots taldearekin batera. Beraienkantu propioez gain, eta ohi dutenlegez, bertsioak ere eskainiko dituzte,Buzzcocks taldearen Ever fallenin love klasikoa, esaterako, baina baitabeste hainbat ere, ordubete inguruko kontzertu dantzagarrian.