Síguenos en redes sociales:

Elkartasuna eta bertsolaritza bat eginda datoz Kapulana bat zintzilik ikuskizun berrian

Mozanbiken ikusitakoa ipuin eta bertsoen bidez azalduko du Miren Amurizak,Lanku eta Mundubatekin batera abiarazitako ‘Kapulana bat zintzilik’ikuskizunean. Eider Eibar ilustratzailearen irudiak ere erabiliko dituzte saioetan

Elkartasuna eta bertsolaritza bat eginda datoz Kapulana bat zintzilik ikuskizun berrian

Izan ere, Mozanbikeiparraldean egon da udan Miren Amurizabertsolaria, Mundubat Gobernuz KanpokoErakundea lanean ari den eskualde batean. Lankurekinlankidetzan, proiektu berria sortu duteudazkenerako, Mundubatek egiten duen lanagizarteratu eta, bide batez, kooperazioaren aldekomezua zabaltzeko. Kapulana izeneko oihalakharrituta utzi du Amuriza, Mozanbikeko emakumeekzeregin ugaritarako erabiltzen baitute.Hortaz, ikuskizunean kapulana batetik aterakoditu ipuin, bertso eta gogoeta guztiak.“Ikuskizuna hasi eta amaitu, galderekin egingodut”, azaldu du Amurizak. Izan ere, inor konbentzitzeabaino, hausnarketarako bidea irekitzeadu helburu. Bost aste pasatxo egin dituMozanbike iparraldean, Niassa eskualdekoMarrupa herrian, eta han ikusitakoaz hitz egingodu. “Modu naturalean sortu zaizkit aipatukoditudan gaiak, senari jarraitu diot”. Hala, haurtzaroa,emakumeak, hizkuntza, nekazaritza etaabar hartuko ditu ahotan.

Topikoetatik ihes egiten ahaleginduko da AmurizaKapulana bat zintzilik ikuskizunean. Ez alferrik,hara heldu aurretik zituen aurriritziak apurtudizkio Mozanbiken bizitakoak: “Txori askoneuzkan buruan hara abiatu nintzenean, elefanteendokumental asko ikusita nengoen, baina hankonturatu nintzen hura beste gauza bat dela”.

Hartara, hiru ardatz finkatu ditu ikuskizunerako:Batetik, iraganaz ez du hitz egingo, “hangojendeak ez dauka denboraz guk daukagun pertzepzioa,orainean bizi dira gehiago”. Bigarrenik,ez du Afrikaz hitz egingo, “kontinente osoaz hitzegiteko lizentzia hartu ohi dugu, baina Afrika osoanitza da, nik eskualde bakarra ezagutu nuen etahangoaz hitz egingo dut”. Hirugarrenik, ikusitakoadeskribatuko du, argumentuak alboratuta,“ez naiz joango herriz herri inor konbentzitzen,zer ikusi eta bizi izan dudan kontatuko dut”.Kapulana bat zabaldu eta handik aterako dituAmurizak Mozanbikeri buruzko bertso, istorioeta gogoetak. Afrikan emakumeek erabiltzenduten oihal koloretsua da kapulana. “Elementuzabala da kapulana, erabilera piloa ditu eta nikbeste bat emango diot”, dio bertsolariak. EiderEibar artistaren irudiek lagunduko diote Amurizarenkontakizunari. “Beste pertsona baten begiradagehituko dio horrek, estetikoki beste ukitubat emateaz, gainera”.

ESKUAK LANEAN Mozanbiken egindako egonaldian,Miren Amuriza gehien harritu duenahango biztanleen “duintasuna” da: “Egoera gogorreanbizi dira, ezer gutxi daukate bizirauteko,baina hilabete baino gehiagoan inor ez zait etorrieskua zabalik dirua eskatzen. Ikusi ditudanesku guztiak zikinduta eta lanean ikusi ditut”.Horregatik, hango benetako errealitatea ezagutzekobeharra dagoela adierazi du, laguntza-planakhango beharrak ezagututa prestatu beharliratekeela uste du, “abiapuntua han egon beharda, ez hemen”.

“Europan plangintza, diseinu eta txostenak egitenditugu Afrikarako ?jarraitu du Amurizak?,gero hara joan eta ez daukate ez hanka ez bururik”.“Denbora eta dirua galtzen da eta sarriproiektuak ez doaz inora”. Kapulana bat zintzilikegitasmoarekin, hain zuzen, Mozanbikekoeguneroko errealitatea Euskal Herrira hurbiltzekomodu berri bat aurkitu nahi izan duMundubat elkarteak. “Hemendik harakoa barik,handik honako bidaia egingo dugu”. Amurizarenikuskizunarekin batera, Mundubaten 15urteko ibilbidea batzen duen argazki erakusketaibiltaria eramango dute herriz herri. Lehenengogeldialdia Berrizen egingo dute, urriaren5etik 11ra. Emanaldia 8an izango da, ostegunarekin.Oñatin eta Aretxabaletan ere hitzorduaklotuta dauzkate. Lankuk azaldu duenez, halaeskatzen duten herri guztietara erakusketa etaikuskizuna eramateko prest daude.