MILURTEKOAREKIN batera sortuzen Delorean taldea, Zarautzen(Gipuzkoa), Tomas Palomo (gitarraeta teklatuak), Ekhi Lopetegi(baxua eta ahotsak), Unai Lazkano (gitarra etateklatuak) eta Igor Escudero (bateria) elkartzetik.Hamabi urtera bidean doan ibilbide honetan,“taldea beti goraka” joan dela diote kideek.Horren froga da euren musikaren eboluzioa etaheldutasuna, arrakasta eta errekonozimendua,eta nazioarteko eszenara egindako jauzia.Beste proiektu batzuetan ibiliak ziren lehenagotiklau taldekideak, “baina Deloreanekin hasiginenean -dio bateria jotzaileak-, aurretik egindakoakpixka bat atzean uzteko ideia genuen,zerbait desberdina egin nahi genuen, helburuhandirik gabe, eta gero pixkanaka etorri dadena”. Lokalean biltzen hasi zireneko uneak etalehen entseguak “nahiko urrun” ikusten dituzte.“Hasi ginenean oso gazteak ginen eta orain30 urteren inguruan gabiltza guztiok. Beraz, ezgara talde bezala soilik hazi, pertsona bezala erehazi egin gara”, Igorren ustez. Gaur egun bezala,orduan ere ondo pasatzen zuten baina orain“beste kezka batzuk” dituztela onartzen dute,taldea profesionalizatzeak batez ere asko aldatudie dena.
Deloreanek garbi izan zuen hasieratik dantzarakomusika egin nahi zuela, “hori da gehiengustatzen zaigun musika eta lehen behintzatgehien entzuten genuena”. Taldea sortu eta urtebeterairitsi zen euren lehen lana, Silohuettes,Underhill Recordsen eskutik. Estatu espainiarreanbi bira egin zituzten diskoarekin, 40 kontzertubaino gehiago eskainiz. 2004an, BCorezigilupean etorri zen bigarren diskoa, Delorean,eta urteko diskorik onenen zerrenda guztietanizan zuten tokia zarauztarrek. 2005ean MetropolitanDeath EPa atera zuten, dantzarako apustugarbia egiten zuten lau abesti berri eta berorienremixekin. Eta 2006an kaleratu zuten Into theplateau, lau urtez oholtzatik oholtzara, belarritikbelarrira mugituko zuten lana.
DOINUEN EBOLUZIOA, ARGIRANTZ Into the plateauketa, batez ere, bertan jaso zuten As timebreaks off kantuak aldaketa nabarmena ekarrizuen Deloreanen musikara. “Nahiko iluna dadisko hori eta astebururo kontzertutan ibilita,konturatu ginen abesti hori jotzen beste edozeinabesti jotzen baino hobeto pasatzen genuela”.Izan ere, As time breaks off besteak baino abestizabalagoa, argitsuagoa eta dantzagarriagoa zen.“Puntu garrantzitsua izan zen abesti horinorantz jarraitu ikusteko”, onartzen du Escuderok.Pentsamendu eta norabide aldaketa hori AyrtonSenna EPan mamitu zen, 2009an (MushroomPillow). Eta ohikoa ez den arren, lau abestiko lanbatekin egin zuten nazioarterako jauzia Deloreanekomutilek. Pirchfork, ABC News, TheGuardian eta NME bezalako hedabideetan osokritika onak jaso zituzten eta NewYorkeko CMJjaialdian hartu zuten parte. Horrela, mundu osokotxokoetara zabaltzen hasi ziren Deloreanenerritmo dantzagarriak.
2010eko apirilean etorri zen Subiza, kritikareneta taldekideen beraien arabera lanik borobilenadena. “Oso gustura gelditu ginen Subizarekineta hala jarraitzen dugu. Gure soinua topatudugula iruditzen zait”, dio bateria jotzaileak.“Orain arte, grabatutakoan diskoekin gustura gelditzen ginen arren, denbora batera akatsakikusten hasten ginen, baina Subizarekin ez zaiguhorrelakorik gertatu”. Orain arte euren soinuannabari daitekeen eboluzio horretan geldialditxoaaurreikus daiteke, beraz: “Ez dut ustesoinu berri baten bila joango garenik -dio Igorrek-,Subizaren estiloan, soinu berarekinjarraituko dugu, eta gero eta kantu hobeak egitensaiatuko gara”. Ayrton Sennak zabaldutakobideetan barrena egin dute Subizarekin. Biraamerikarraren ostean, astebururo plaza eta aretoakdantzan jarri dituzte zarauztarrek azkenurtean. Disko horrek eman dizkie, beharbada,euren ibilbideko unerik goxoenak: “Subiza grabatzenari ginenean eta Ayrton Sennak ekarrizizkigun gauza guztiak, zigilu amerikar batekinsinatzea, manager amerikar bat lortzea eta abar,gauza horiek lortzeko zailak izaten dira eta ilusioaegin ziguten egia esan”, dio Igorrek. “Ateak egun batetik bestera zabaldu zitzaizkigun. Nireustez, musika oso ona egin arren, entzun beharzaituenak ez bazaitu entzuten, ez dira gauzahoriek lortzen”.
Arrakastarekin batera, ardurak eta gauzak ondoegin beharrak ere garrantzia handiagoa hartzendute ordea, “gauzak gehiago pentsatu behardituzu, maila horretara iristean aukera askosortzen dira eta erabakiak hartu behar izatendira, bai edo ez esan behar da. Batzuetan asmatuegiten duzu eta beste batzuetan ez, bainaaurrera jarraitu behar da”, dio Escuderok.Lehen baietz esaten zioten denari, edozeri, norbaitentzakokontzertu bat eskaintzeari, markabatentzako kantua egiteari, gaur Parisen etabihar Tokion jotzeari; “baina pertsona bezalaezin dituzu gauza horiek guztiak egin, horregatikezetz esaten jakin behar da, gero damutu arren, okerreko bidea hartu arren, eta aurrerajarraitu”.Indie eta musika alternatiboaz aritzen denPichfork publikazio estatubatuarrak adierazizuen musika mota hau egiten duen talde askodagoela, baina inork ez duela egitenDeloreanekbezala.Kritika eta laudorio horiek gustura hartzendituzte noski, eta horrek laguntzen dieautoestimua ondo edukitzen, “baina asko eskatzendiogu geure buruari eta akatsak ere azkarikusten ditugu”, dio Igorrek. “Horrek frustrazioaeragiten du eta gauza txikiengatik haserretzengara batzuetan. Baina uste dut horregatikari garela aurrera egiten, gauzak gero etahobeto egin nahian. Geure buruari eskatzeagatik,taldea beti goraka joan da”.
BARTZELONAN FINKATURIK Zarauztarrak badiraere, Bartzelonan bizi dira lau taldekideak duelaurte batzuk. Ekhi orain hamar urte joan zenhara, ikastera. Ondoren pixkanaka, Unai, Igoreta Guille ere hara joan ziren bizitzera, lan bila.“Ez ginen musikagatik etorri edo eszena batetikgertu egoteko, lan bila etorri ginen”, dio bateriajotzaileak. Bartzelonak hiri bezala eskaintzendizkien aukera guztiek baino gehiago, taldekideakelkarrekin egon ahal izateak eman dioindarra taldeari, “lehen gutako bi Zarautzen etabeste bi Bartzelonan egonda oso zaila zen lanegitea; orain egunero gaude kontaktuan, lokalerajoaten gara edo hitz egiteko gelditzen gara”.Beste lan batzuetara etorri baziren ere, orainmusikatik bizi dira laurak. Astebururo hara etahona ibiltzen direnez, astean zehar deskantsatzekoaprobetxatzen dute, musika pixka bat eginedo lagunekin futbolean ibiltzeko, “gauza normalakegiten ditugu”.
Pentsa daiteke Bartzelona bezalako hiri batean,musika eta kontzertuak nonahi eta noiznahidaudenean, musikariak haiek ikustera joan ohidirela, baina ez da Deloreanekoen kasua,“zahartzen ariko gara beharbada”, dio barrezIgorrek. Baina iaz, adibidez, 160 kontzertu eskainizituzten eta horietatik etxera itzultzean lasaiegon nahi izaten dute. Pentsa daiteke, baita ere,Bartzelona bezalako hiri batean ikusi, ukitu etausaindu daitezkeen milaka gauzek eragina izandezaketela kantuak konposatzerakoan. Bada,hori ere ez da zarauztarren kasua. “Ez dut ustebehintzat, gure eraginak musikalak baino ezdira. Guk egiten dugun musika entzuten dugunmusikatik dator, ez hiriaren edo lekuaren eraginetik.Are gehiago, seguru nago azken diskoaZarautzen egin izan bagenu soinua berdina izangozela”.