ipatu azterketa-mota honen garrantzia ukaezina izanda, hezkuntza da gogoeta sakonaren zordun nagusienetakoa; are gehiago 2020-2021 ikasturtean milaka profesional, ikasle eta familia izan direnean, Eusko Jaurlari-tzarekin batera, arrakastaren eragileak. Arrakasta diot, horixe aitortu behar bai-tzaio garai larri honetan euskal hezkuntza sistemak izan duen bilakaerari. Ikastetxea da mikrokosmos naturala ikas-irakas eremuan. Bertan gorpuzten da eskola bizitzaren erdigunea den ikaslearen garapena. Bertan biltzen dira ikasleak, irakasleak, jantoki eta garbiketa-profesionalak, administraziokoak zein bestelako zerbitzuetakoak. Bertan gauzatzen dira kideon arteko harreman ugariak bezain aberatsak. Eta eskola komunitate osoak egin dio aurre birusari, prebentzio-neurriak zorrotz eta une oro zainduz: ikasgelak aireztatu, taldeak multzo hertsietan antolatu, agindutako distantziak gorde, musukoak erabili eta atsedenaldietan zein jantokietan osasun ohiturak gorde dira.

Kolektibo zabala eta askotarikoa osatzen du gure hezkuntza sistemak. Eta bereziki delikatua izan den egoera bizi izatea egokitu zaio. Datu bat bakarrik, jarrera eta jardun bikaina adierazteko, zutabetxo honen neurri urria tarteko: ikasturte osoan itxi behar izan diren ikasgelak ez dira ailegatu %1era.

Txertaketa aurrera doa, UZIak ez daude oraingoz tentsioan nahiz eta kutsatze tasa eta birsorkuntza indizea gorantz joan diren; immunizazioa ere ongi ari da eran-tzuten aldaera berrien aurrean. Baina pandemia ez da amaitu. Gazteengan birusaren eragina arina bada ere, sintomarik ez duenaren super-kutsatzaile izaera da txanponaren beste aldea. Hezkuntza sistemak erantzun du. Eta udan ere prebentzio ohiturekin jarraitu beharra dago, ikasteko eta irakasteko aroa ez baita inoiz amaitzen. Hezkuntzaren etorkizunak denoi eskatzen digu datorren ikasturtean aurrez aurreko eskolak izateko eta eskola-harreman arruntetara hurbiltzea lortzeko ahalegina, denona baita kalitatezko hezkuntzarekiko erantzukizuna.