adira berbak elite intelektualen diskurtsoetan ezagutu ostean geureganatzen ditugunak eskuarteko gaiak azaldu orduan azalpen-gaitasun handikoak gertatzen zaizkigulako. Nirtetzako daukat, halere, termino horiek oso era desberdinetan ulertu eta barneratzen ditugula, horrelaxe nabaritzen baita zenbait elkarrizketa eta eztabaidetan. Honetan ere, zenbat buru hainbat aburu.

Pisu berezia dutenen artean diagnostikoa eta balantzea dira bi, sarritan bata bestean ondoan erabiltzen ditugunak. Egokiak dira uda honetan bereziki, ikasturte amaierak eta pandemiaren sasoi honek hausnarketa-aukera aparta eskaintzen baitute.

Gertaera jakin baten egoera azaltzen du diagnostikoak baina, praktikan, deskripzio hutsetik haratago joaten da, edozein hauskarnetak proposamenak eskatzen baititu. Arrazoi nagusia, ahulezi eta indarguneen azalpenen abiapuntu inplizitoak norbere azterketa-erreferentziak izanik, erabakiorrak suertatzen direla etorkizunerako konpromisoen formulazioetan. Horrexegatik gai berberaren diagnosi desberdin batzuk euren artean uztargarriak izaten dira eta batzuk uztarezinak, halakoxeak baitita batzuen eta besteen betaurrekoak ere.

Balantzeak, aldiz, aro baten bilakaera azter-tzen du aldez aurretik erabakitako adierazleen baitan. Helburua, esplizitoagoa kasu honetan, etorkizunerako irakazpenak lor-tzea. Zenbat eta irekiago hausnarketa orduan eta aukera zabalagoa elkarrizketa eta eztabaida egin eta balantzea hobeto asmatzeko.

Diagnostikoak zein balantzeak, biek dituzte arlo aproposak berrikusteko. Pandemia dugu bat, ezer bada zeharkakoa eta eremu zabalekoa: birusa eta bere aldaerak, txertoak, norbanako babes-neurriak, baheketak edo babes juridikoa, batzuk bakarrik aipa-tzearren. Beste eremuei erreparatzen badiegu ostera, hezkuntza, elkarbizitza, kultura edota enplegua, kasu, bistan da pandemiaren izan duen eragina arlo horien bilakaeran, ezerk izan badu.

Emango dizkiogu tartetxoak zutabetxo honetan ere aipatu gaiei, adituek zein erakundeek egiten dituztenei erreparatuz.