do Baserria gurean. Bere kritikak izan zituen Baserria programa ETB1en emititzen hasi zirenean. Horietako bat, ustez, kaletarren eta baserritarren arteko "ohiko" dikotomia azpimarra-tzen zuela. Bestea, euskara baserritarren hizkuntza dela erakusten jarraitzea, Baserrian parte hartzen duten kaletar guztiek ez baitute euskara menperatzen.

Kontua da, adin bateko jendeari Baserria gustatu egiten zaiola. Gure lurretan dago kokatuta (ez El Conquis bezala), ohikoak (edo herri kiroletatik hurbilagoak) zaizkigun erronkak bete behar dituzte (ez El Conquis-en bezala), bi errealitatek egin behar diote aurre erronkari, kaletarrek eta baserritarrek elkarrekin (ez El Conquisen bezala), eta euskaraz dihardute (ez El Conquisen bezala).

Eta ez hori bakarrik. Programa gustuko duten ikus-entzule askok, Baserria euskal balioen inguruan hausnartzeko aukera dela sentitzen dute. Lana zer den, lanari zer nolako garrantzia ematen zaion, erronka bat zer den, erronkaren aurrean nola agitzen dugun, lanerako lagunak eta arerioak zein-tzuk diren, onean eta txarrean nola erreakzionatzen dugun, aldamenekoari zer nolako erantzuna eskatzen diogun, zintzotasunaren balioa, errua edota akatsa norbere egitea eta horren ondorioak lehenbiziko pertsonan jasatea, erantzukizunaren pisua, talde-lanaren indarra€

Kontua da, gure etxeetako gazte kaletar gehientsuenek ez dutela Baserria ikusten. Eta galderak trumilka datozkio bati. Zergatik ote den: hain zuzen ere, Euskal Herrian kokatzen delako eta ez ustezko paradisu batean? Baserri inguruko lanak ez zaizkie erakargarri egiten eta, ostera, telebistarako asmatutako erronkak zailagoak iruditzen zaizkie? Ez delako erreala kaletarrak baserritarrekin lanean jartzea? Gure gazteek ez dutelako ETB1 ikusten?

Edota kezkagarriagoak egiten zaizkidan beste bi galdera hauek: gazteek ez dute bat egiten Baserrian agertzen diren balioekin? Edota gazteek ez dute Baserria ikusten euskaraz delako? Eta honen baitan: ez direlako euskaraz bizi, ez dutelako euskaraz kontsumitzen, edota ez dutelako euskarazko programa batekin gozatzen?