erro hauek emakumezkoei zuzendu nahiko nizkieke. Lerroak edo galdera. Gerran gaudela dirudi edo gerrarako prestatzen. Oraindik okerrena etortzeke baitago. Eta entzuten ditugun hitz asko eta asko gerrari lotutakoak dira: etsaia, frontearen lehen lerroan ari direnak, borroka, superbibentzia, estrategia bateratua€ Aginduak ematen ari diren gehienak gizonezkoak dira. Frontearen lehen lerroan ari diren asko eta asko (gehiengoa ez esateagatik) emakumezkoak. Guk ez baina gure aurreko belaunaldiak gerra ezagutu zuen eta rol banaketa argia izan zen: gizonezkoak frontean eta emakumezkoak etxean edo herrian, aurrez gizonezkoek egiten zituzten lanak egiten.

Harritu egiten nau, hamarkadak beranduago, eta emakumearen ahotsa kaleratu ondoren, hizkera bera eta hizkerarekin batera "etsaiaren aurka" aritzeko moduak ezagu-tzen genituen berberak izaten jarraitzen dutela ikusteak. Beharbada, hala behar du izan, hori delako dena. Baina hizkera ere bada gizartearen pentsatzeko eta agintzeko moduaren isla. Horregatik galdetu nahi nieke emakumeei, hizkera horrekin eroso sentitzen ote diren. Beren errealitatearen baitan. Edo beste batzuen errealitatean txertatuta, amesgaizto batean bezala. Galdetu nahi nieke hitz horien ordez beraiek zein-tzuk erabiliko lituzketen: adibidez, birusari etsai deituko lioketen edota bizitzen ari garen egoerari, gerra.

Uste dut egoera honetatik aterako garenean, zenbait ikasbiderekin geratuko garela: lana egiteko moduez, garraiobideen erabileraz, gehiegizko kontsumoaz, kaleko bizitzaz, harremanez, aginduak betetzeaz, komunikabideen paperaz eta krisi garaiko komunikazioaz, ikerketan eta osasun sisteman inbertitu beharraz... eta horretaz guztiaz gainera, elkar ulertzera eta egoerak kudeatzera eramaten gaituen hizkerak ere beharko du ikerketaren bere partea, hizkeratik ezin hurbilago baitago pentsamendua eta pentsamenduari lotua bizitza ulertzeko eta egituratzeko modua.

Galdera zuzena, bada: ea emakumeek euren bizitza kudeatzen ari diren sentsazioa duten edota beste batzuen amesgaiztoko pertsonaia batena.