ontzentratzen banaiz, negar egiten dut. Horrela erantzun dit lagun batek, pixka bat gelditzeko ordua dela esan diodanean, hiperaktibo ikusten dudala, etengabe gauzak egiten, planak egiten, gauzak antolatzen€ Armairuetan neguko arropa udakoagatik aldatzen ari ez bada, terrazarako aulki batzuen bila ari da Interneten€ Entretenitua beti, pentsatzeko astirik gabe. Eta hori da helburua, ez geldi-tzea, ez pentsatzea, aitortu didan bezala, pixka bat gelditu eta kontzentratuz gero, negar egiten baitu.

Egin behar duena kontzentratzea eta negar egitea dela erantzuteko gogoa eman dit, denbora guztian bere burutik ihes egiteak ez duela emaitza onik. Bere bizitzari errepaso bat eman eta zer aldatu nahi duen pentsatu beharko lukeela, terrazako aulkietan pentsatu ordez.

Eta ondorioztatu dut nire laguna mundu hau bezalakoa dela, ez dela gelditzen, ez duela gelditu nahi ez ikusteko garapen eredu jasanezin bat bultzatzen ari dela, planeta jaten ari dela, jende pobrea pobreago bihurtzen ari dela, jende aberatsa gero eta aberatsagoa, munduaren zuzendaritza multinazional handien esku uzten ari dela, mugarik gabeko kontsumismoa aisialdirako aukera bakarra bihurtzen ari dela, kulturari apaingarri bati bezala begiratzen diola€ Eta norbaitek gelditzeko esaten dionean, zer gizarte-eredu eraiki nahi duen pentsatzeko, ezetz erantzuten du, ezin duela gelditu. Behin geldituta konturatzen bada honek ez duela funtzionatzen, ezinezkoa egingo zaiolako eredu honen inguruan antolatu den guztia deseraikitzea. Eredua aldatzea oso gauza potoloa dela.

Nire adiskideak ere ez du bere burua biluzik ikusi nahi: ez da konturatu nahi inertziaz egiten dituen gauza guztiez, ez du onartu nahi gustatzen ez zaizkio gauza asko egiten dituela inertzia horren pean, ez du ikusi nahi bere bizitzak ez duela zerikusirik behin gaztetan amestu zuen bizitzarekin€

Ez du ikusi nahi, eta horregatik erabiltzen du bere denbora terrazarako aulkiak bilatzen. Baina benetan bete nahiko lukeena ez da terraza, bere bizitza baizik. Ez diot ezer esan, badakit erantzungo didala alferrikakoa dela, bizitza aldatzea oso gauza potoloa baita.