“El que canta su mal espanta”,abesten zuen Manolo Garcíak. Ez daukat zalantzarik. Ez dago maite dugun kanta bat abesteabezalakorik, barruko deabru guztiakkanporatzeko. Ez nuen aspaldi abesten,baina aurrekoan lagunarteko bazkaribatean, gitarra atera zuen lagun batek, eta,hara, miraria gertatu zen. Denek abestugenuen, dena emanda, gure bihotza jarritaeztarrian, eta barruak hustu genituen.Aspaldiko kantak, garai batean guretzakoesanahiren bat izan zutenak, edo oroitzapen batzuk pizten zizkigutenak?. SilvioRodríguez agertu zen, noski, (Ojalá, Rabode nube?), baina baita Hertzainak, Kortatu, Reincidentes, Mikel Laboa, Los Burros,Pata Negra, Los Suaves, Ruper Odorika,Itoiz, Paquita la del Barrio (!)? Nik dakit.

Eta abestu eta barre egin, dena izan zenbat. Barre egin eta abestu.

Nire amonak esaten zuen abesten duenjendea, barrutik musika daraman jendea,fidatzekoa dela. Eta, benetan, musikakbadu zerbait, halako energia berriztatzailebat ordezkaezina dena.

Musikak bakarrik eman ahal dizun zerbait.Kaskoak jarri eta musika entzuten jartzea;edo lagun artean abestea; edo kontzertubatean musikarien taupadak sentitzea?Musikak gure emozioak pizteko duen gaitasunaz gain, energia kolektiboa sustatzeko duen ahalmena izugarria da.

Beethovenek esaten omen zuen musika,guztiaren gainetik, errebelazio bat dela.

Musika entzunez, musika sentituz, bizitzahonetan askotan ezkutuan dauden hainbatgauza agertzen direla, azaleratzen direla,eta intentsitate handiagoz bizitzeko aukeraematen digula.

Eta musikaz gozatu eta horrez gain, helburu on baten alde ekarpen bat egin nahibaduzue, datorren azaroaren 28an ez galdugaixotasun ez ohikoak dituzten pertsonenaldeko Enach elkartearen aldeko elkartasun kontzertua: Gari, Libe, Anari eta JonBasaguren. Eskaintza ezin hobea. JimmyJazz aretoan. Musikaz gozatzeaz gain,musikak zenbat gauza transmititu ditzakeen egiaztatzeko aukera izango duzue.Gizartea eraldatzeko duen indarra.