Larunbat arratsaldeko lehen orduetan Gasteizko erdigunetik igarotzeaegokitu zitzaidan eta konturatu nintzen, hasieran harriturik eta gero haserre batez ere, jantzidenda gehienek, edozein hiritan dauden kate eta marka horiexek,zabal-zabalik zituztela ateak. Tenperaturabost gradu ingurukoa izango zen; kaleak,orduagatik, oraindik hutsik. Kuriositatehutsez denda batera sartzera behartunuen nirekin zebilen laguna, egiaztatunahi bainuen barruko tenperatura: ateazeharkatu eta haize bero ufada desatseginbat sentitu nuen. Bero zen barruan, aukeran beroegi, eta gainean nituen negukojantzietako botoiak askatu behar izannituen berehala. Kalean berriro erekontsolabidea izan nuen ikustean bazireladenda gutxi batzuk (galzoriko espeziea, nik uste) ateak neguan itxita edukitzearenaspaldiko ohitura, antza denez bitxia,mantentzen zutela.

Txikitan ateak neguan zabalik uztengenuenean, guraso eta izeba-osabei entzundakoak etorri zitzaizkidan burura,katua alde egingo zuela eta horrelakoak,errietatik gertu beti, eta pentsatu nuen agiangaur egun kontzientzia ekologikoa deitzenden hori ez bazuten ere, gure aurrekoek,fisika eta ekonomia gehiegi ez, bainabazekitela beroa ate eta leiho irekietatikjoaten dela (bai fenomeno bitxia!) eta(hara!) dirua eta energia alferrik xahutzendela horrela.

Gaur egun ustez dugun kontzientzia ekologiko horretaz ez naiz gehiegi fio: normalairuditzen al zaigu negu gorrian dendetakoateak zabalik egotea? Beharbada ez daharritzekoa, gure politikariek eta enpresajabeek, denda horietako jabeek ere, ekologiaeta green hitzak etengabe erabiltzen dituzte,baina gero energia erruz gastatzen dute,hilerri nuklearra jarri nahi digute Garoñanedo erraustegiak ahal duten lekuetan. Beraz,handiek egiten dutena imitatzen dugu txikiok, besterik ez: hitz asko eta gutxi egin.Horregatik uste dut kontzientzia ekologikoahandiagoa eta serioagoa egiten, eta kontzientziatik ekintza zehatzetara eramatengaituzten ideia eta mugimendu guztiakbehar ditugula orain.