Euskaldunok, behar izan dugunean inguruan ditugun herriek bezala, beste leku batzuetara emigratu dugu; adibidez, hogeigarren mendearen hasieran Argentinara, Kubara, Mexikora edo Estatu Batuetara joan ginen... Beraz, izan dugun iragan mugituarekin, edo hau gabe, uste dut etorkinak askoz hobeto zaindu beharko genituzkeela. Gaur bereziki diot hori, dagoeneko lau pertsona hil baitira Bidasoa zeharkatzen saia-tzean. Egia da mugaz bestaldean polizia-dispositibo handia dagoela horiek sartzea eragozteko, baina Gipuzkoan ere gauzak ez dira ondo egiten ari. Atzo, adibidez, harrera-sareak egindako deiaren ondoren Irungo kontzentraziora joan naizenean, jakin dut batzuetan Gurutze Gorriak kudeatzen duen herri honetako aterpetxeak, inork ezagutzen ez dituen onarpen-irizpide jakin batzuetan oinarrituta, etorkinak kalean utz di-tzakeela, aterpetxean lekua egonda ere. Horregatik, eta gauzen egoera hobetzeko, eskatzen diot dagokionari ahalik eta lasterren argitaratzeko onarpen-irizpide horiek.