Gizadiaren historia osoan, gizonezkoen ikuspuntuarekin eraiki dira herriak eta hiriak. Sekula ez da kontuan izan genero ikuspegia plazak, kaleak, pasabideak eta parkeak diseinatzerakoan. Udal mailako erabaki guztiak ere gizonezkoek hartu izan dituzte oraintsu arte. Esanguratsua da 1260an Arrasateko hiribildua sortu zenetik 2007ra arte Arrasateko alkate guztiak gizonezkoak izan direla. Baina. XXI. gizaldi honetan, beste eremu askotara bezala, hirigintzara ere heldu da genero ikuspegia txertatzeko garaia. Argi dago emakumeek eta gizonek ez dutela espazio publikoaren erabilera bera egiten. Erosketak egitera edo ume eta nagusien zaintzara, gehienbat, emakumeak dedikatzen dira. Zer esanik ez, kalean biolentzia eta jazarpen fisikoa sufri-tzeko arriskuaren harira. Beraz, pausoak eman behar dira Arrasateko auzo, kale eta plazak ikuspuntu berri honekin irisgarriago eta seguruago bihurtzeko: argiztapena hobetuz, kota ezberdintasunak deuseztatuz eta puntu beltzak desagerraraziz. Jakin arren genero ikuspegi hau txertatzearen aurkako erreakzioak sortuko direla hirigintzan gizonezkoen supremazia zalantzan jar-tzen dela sentitzen dutenenengandik; Alfontso X Jakintsua plazako sarrera belzten duen arkuaren eraisketaren aurkako erreakzioa kasu.