Usurbilen Pako Alkorta entzunda, aski ezaguna izan da esku pilota susper-tzeko lanetan. Pako eta frontoia elkar loturik izan dira ia bizitza osoan. Andazpe eta Peña Pagola Elkarteen izenean hainbat belaunaldi bere ingurutik eta frontoitik paseak izan dira. Esku-pilota bihotzean zeraman pertsona genuen eta bere lan eskergatik hainbat Herrien Arteko pilota txapelketetako finalera iritsia izan da Usurbil herria.Kalean pasarteak, esamesak, kantuak eta adar jotzeko ziriak izaten zituen hizpide. Kale bizia nahi zuen, ika-mikak egon arren, umorez gailen-tzeko joera zuena.Bertsozalea ere bagenuen, Usurbilen ospaturiko Herriko Bertsolari Txapelketetan epaile aritu baitzen. An-tzerkian ere parte-hartzaile borrokatua, beti prest zegoena eta azkenaldian jubilatu taldearekin emanaldiak egin zituena.Kultura mailan egindako lanak egundoko itzala utzi digu. Bera itzali arren, bere irudiak pizturik jarraituko du Usurbilgo herrian