Autobusera igo eta jendearen aurpegiek errutinareneta bete gabeko ametsen begirada bueltatzen didate.Leihotik begiratu eta alboko autoan doan gidariaikusten dut. Auto barruan sortutako ke eta umore txarrekohodei horretan, zigarroa baino, gizona bera doa kontsumitzen.Hurrengo geltokian, emakume bat, begirada galdua,azazkalei haginka dago. Edo bere kezkei ari da haginka?Atari batetik bikote bat irten da, elkarri garrasika, euren alabatxoarenbegiradapean. Albotik, ume-aulkitxo bati bultzakadoan emakume bat igaro da, estutasun begiradarekin,eskutik helduta daraman beste semea negar algaraka ariden bitartean. Neska bat ikusi dut, nerabe bat, zebra igarobidetikpasatzen, negarrez, zotinka, mugikorretik hitz egitenduen bitartean.
Ingurura begiratzen dut, eta barka, baina sufrimendu askoikusten dut. Bizitzak urratutako aurpegiak ikusten ditut,kezkek zaildutako bekokiak, lanak higaturiko esku eta begiradak,eguneroko borrokaren hortz estutuak.Eta errealitate honek talka egiten du ikusten ditudan markesinetaniragartzen diren bizitzekin, edo aldizkarietan etatelebistan ikusten ditudan zoriontasun, gozamen eta perfekzioereduekin. Nola da posible arraila han sakona izatea,talka hain izugarria izatea? Nola heldu gara saltzen digutenedertasun faltsu hori sinestera eta errudun sentitzera gurebizitzak ez direlako halakoak, gure gorputzek ez dutelakoerakusten diguten horiekin zerikusirik, ez garelako bizi etengabekoirribarre batean? Iruzurra da edertasun hori, faltsua,eta ez dauka zerikusirik benetako bizitzarekin.
Benetako bizitzan sufrimendua ikusten dut, baina hala ere,autobusetik jaitsi eta aurreko zuhaitzari udaberria iragartzenduten lore zuri txiki horiek atera zaizkiola ikusi dut. Etaorduan pentsatu dut baietz, existitzen dela benetako edertasunbat, lore horietan antzeman dezakeguna, edo musikan,artean, besarkada batean, elkartasun keinu batean, muxuzintzo batean, ondo egindako lanak eragindako pozean,eguzkipean berotzen den gure azalaren usainean? Eta edertasunhori ez, ez da sartzen publizitate markesina batean;eta bai, aurrera egiteak merezi duela erakusten digu.E