lAGUN batek esan dit Lou Reeden herio-tza dela eta, bere heriotzaz pentsatzen hasi dela. Orain arte, gehienok bezala, inoiz hilko ez balitz bezala bizi izan dela, baina Lou Reeden heriotzak, bere bizitzaren etapa ezberdinetan hain presente egon den norbaiten heriotzak, inoiz baino argiago erakutsi diola zein ahul eta zaurgarri garen.

Diotenez, oso gertuko lagun edo senide bat hil arte ez gara ohartzen gure hilkortasunaz. Eta egia da, baina nik zerrenda horretan miresten ditugun mito, heroi, erreferen-tziazko pertsonaiak ere sartuko nituzke, eta berdin zait musikariak diren, edo idazleak, edo futbolariak, edo enpresariak. Lou Reed hil dela entzun eta zeure bizitzaren zatitxoren bat ere hil dela sentitzea. Hori gertatu zaio nire lagunari. Egun batetik bestera, tabernako tabako ke artean entzuten zituen Romeo had Juliet, Sweet Jane, Walk on the wild side, Perfect day? bere bizitzako soinu bandaren parte izan diren horiek, desagertu egin dira, badoaz, tabernetatik kea joan den bezala. Gu ere bizitza honetatik desagertuko garen bezala, hala ez balitz bizi bagara ere.

Lou Reeden heriotzak, bera hil ondoren utziko duen arrastoaz, utziko duen herentziaz ere pentsatzera eraman du nire laguna. Eta honek urduri jarri du. Oroitzapen ona utzi nahi du, zerbaitengatik gogoratu dezaten nahiko luke. Eta ez duela ezer egin esaten dit, ez duela ezer garrantzitsurik egin, hil ondoren gogoratu dezaten moduko ezer. Zer egin dut nik bada?, galdetu dit, kezkatuta, urrunera begira.

Lasaitzen saiatu naiz: ez da beharrezkoa obra handi bat burutzea jendearen oroimenean leku bat izateko. Ziurrenez, hemendik urte batzuetara Lou Reed gehien gogoratuko dutenak bere senideak izango dira, edo bizi-tzan gertuen izan dituen pertsonak. Laguna konbentzitzen saiatu naiz: saiatu zaitez zure ingurukoak zaintzen eta pixka bat zorion-tsuagoak egiten. Saiatu haiei Perfect day bat eskaintzen. Ezin izango duzu herentzia hoberik utzi.