Síguenos en redes sociales:

Ana Úrsula Soto

Periodista en Noticias de Gipuzkoa desde 2005

Gora erraldoiak

"Erraldoiak dantzan daude, kilikiak jotzen ". "Erraldoia dantzan hasi da, handi-handia, luze-luzea ". Umerik eduki ezean, abesti hauek ezagutzea zaila izango da. Ene Kantak taldearen sortze-lanetako batzuk dira eta euskaldun haurren artean arrakasta handia eduki dute. Egia esan, azken urteetan erraldoien merchandisingak oihartzun ikaragarria izan du. Adibidez, Ene Kantaken bideo batean agertutako Txantreako erraldoiak gehien saltzen diren jostailuen artean daude bai Nafarroan bai Gipuzkoan. Izan ere, Gabonetan Olentzerok enkargu guztiak osatzeko lan zaila izaten du, plastiko panpina hauek bukatu egin ohi dira eta denda guztietan. Horrek ere beste ondorio bat ekarri du: herriak konturatu dira erraldoi zaletasuna apostu segurua dela jaietan. Udal btzuek herriko irudiak berreskuratzea eta beste batzuek erraldoien familia gehitzea erabaki dute. Kalera gero eta gehiago ateratzen dira baina gonen azpian aritzen diren dantzariek ez dute hainbesteko esker onik jasotzen. Konpartsaren arabera baldin-tza oso desberdinak dira. Lan-poltsak sortzen dira kasu ba-tzuetan; kasu horietan, baina, beste dantzari batzuei irudi hauekin izandako harreman estua falta zaie eta erraldoiaren dantzakeran nabaritzen da atxikimendu falta hori.