Síguenos en redes sociales:

Ana Úrsula Soto

Periodista en Noticias de Gipuzkoa desde 2005

Euskarak 365 egun?

Klika Korrika; 11 egun euskaraz ala Ni, hi, hura ikastola mundura! Hiru lelo euskararen alde, hiru lelo euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko (nahi gabe beste lelo bat aipatu dut). Euskaldunok gure hizkun-tza minorizatua zaindu eta, batez ere, bultzatu behar dugula argi daukagu. Horren lekuko, aste honetan bertan, zor-tzi erakundek hizkuntza aniztasuna bermatzeko eskatu diote Espainiako Estatuari. Baina praktikan zer gertatzen da? Guraso askok egunero gure seme-alabekin euskaraz min-tzatzeko ahalegin handia egiten dugu, nahiz eta hitz egiteko garaian erraztasun handirik ez eduki. Aldameneko aita edo ama soslai begiratzen dugu oker gaudenean, pentsatzen: “Entzun ote du nire hanka-sartzea?”. Lotsa hori ez da existitzen geure seme-alabekin hitz egitean. Hala ere, “Platano pusketa bat nahi al duzu?”, galdetu ondoren alaba edo semeari, segituan beste guraso batzuekin gaztelaniara jotzen dugu. Zergatik? Eta zer pentsatuko du mutiko horrek? Ziurrenik ez da jabetzen, baina horrela egiten dugu. Egunero ikastolako atarian halako solasaldiak entzuten ditut. Alde batetik, horrek pena handia ematen dit eta, bestetik, haserretu egiten nau. Zer mezu bidaltzen diegu gure seme-alabei? Azkenean, zer garrantzi ematen diogu gure hizkuntzari?