Badira 33 urte, gaur bezalako egun batean, Altzako bizilaguna zen Mikel Zabalza orbaiztarra Goardia Zibilak atxilotu zuela. Handik 20 egunetara Bidasoa ibaian hilik agertu zen. Bitartean, harekin atxilotutako Idoia Ayerbe neskalaguna, bi anai eta lehengusu bat, eta Jon Arretxe oreretarra askatuak izan ziren inolako kargurik gabe. Bizirik irten ziren Intxaurrondotik, Mikel ez bezala, baina guztiok tortura ikaragarriak salatu zituzten. Gaur egun, Idoia larriki gaixorik dago orduko egoeraren ondorioz eta Jon Arretxe duela gutxi zendu zen minbiziaz, han pairatu zuenaz 25 urtetan ezin mintzaturik aitortu eta gero? Oraindik Estatuak ez ditu biktimak bezala aitortu? eta operazio hura zuzendu zuen Galindo generala kondekoratua izan zen?

Mikelen senideek berriz, eta haiekin batera herritar askok, egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dugu. Zer gertatu zen badakigu; hil arteraino torturatua izan zen, baineran gelditu zitzaien, bere sabelean ebakuntza eginberria eta fisikoki ahulduta baitzegoen?

Baina Herriak torturatzaileen aitor-tza behar du, haien agintari militar, politiko eta judizialen Mikelen erahilketarekiko duten arduraren aitortza behar du. Hortik etorriko dira egia, justizia eta erreparazioa haren senideentzat.

Eta hortan ezer ez dugu aurreratu 33 urte hauetan guztietan. Euskal Herriko hainbat instituzio lokal eta autonomiko sortutako biktimen zerrendan sartu dute eta moralki lagungarria da, baina benetazko egileek ixilik jarraitzen dute, arduradun politikoek zigorrik gabe eta epaileek, kasua bi aldiz ireki eta itxi ondoren, inpunitatea babesten jarrai-tzen dute.

Donostiako Udalak biktima bezala onartu du, Mikel udal langilea baitzen. Itxura eman du, baina 2016ko apirilaren 7tik, Giza Eskubideen Batzordeak Mikel eta Idoiaren senideekin, Dbus-eko langileekin eta Herri Ekimenarekin bildu zenetik, ez ditu hartu zituen konpromisorik bete, eta are gehiago, ez ditu eskatutako harremanbide eta bilera eskaerak erantzun ere egin? Hitz potoloak bai, baina egia, justizia eta erreparazioaren bidean kea besterik ez.

Orduan, Mikel Zabalzarentzat Batzorde berezi bat eskatu genuen, non besteak beste Idoia Aierberentzat babes eta laguntza ekonomiko, juridiko eta psikologiko kontuan hartuko zen, udal zerbitzu juridikoen baliabideak Mikelen senideekin harremanetan jarriko ziren, Altzan Mikelen Txokoa, tortura oro har salatuko zuen gune bat sortzea aztertuko zuen?

Herriak, zuekin edo zuek gabe, Mikel Zabalzaren memoria sustatuko du eta haien senideei elkartasuna eta maitasuna eskainiko die, Mikel eta torturatu guztientzat egia, justizia eta erreparazioa lortu arte.