Es oficial y público: cada jugador de la selección española recibirá una prima de 600.000 euros si gana el próximo Mundial de fútbol a celebrar en Sudáfrica y será España el país que más pague a sus jugadores de todos los asistentes al mismo. Multiplicando 600.000 por 23 jugadores, sale la escalofriante cifra de 13.800.000 euros a pagar por apenas un mes de fútbol.

Además, habría que sumar a esta cantidad lo que recibirían el seleccionador nacional, sus ayudantes y demás miembros del séquito.

Sinceramente, me parece escandaloso y bochornoso semejante despilfarro. Ante tamaño derroche no se ha escuchado ninguna crítica ni del Gobierno español ni el Gobierno Vasco, menos aún al FMI, la Comisión Europea y el Banco de España.

Será que para publicitar el nombre de España alto y claro a los cuatro vientos, merece la pena que la clase trabajadora tenga que hacer todavía un mayor sacrificio para satisfacer ciertos caprichos y vanidades.

Realaren (bere erret koroa eta izen monarkazale eta guzti) babeslea AHTren eraikuntzan parte hartzen duen Amenabar enpresa dela, eta Athletikoa koke planta kutsakoarra eraiki nahi duen Petronorra, eta Edurne Pasabanen balentria finanzia-tzen duen erakundea Hego Amerika zurrupatzen duen Endesa izateak, horiek guztiek zer axola dute guretzako? Kirolak batzen gaitu eta bihotza goxatzen!

Beraz, poz gaitezen, Reala primeran dugularik, okasio aparta Realaren zor guztiak (nola egin ziren jadanik ahaztuta) barkatuak izan daitezen, eta bide batez, ea Anoetako atletismo pista kentzen duten, horrela futbolariek berta-bertatik senti dezaten zaleon berotasuna, nahiz eta segur aski, datorren urtean Reala jaisteko egoeran sartzen bada, eta egun, "gal edo irabazi" beti Realarekin omen diren horiek, berriro amorru bizian Anoetari joateari utziko dioten. Eta Athletic zaleek euskal senaren aldarrikatzaile sutsu horiek, zertarako galdetuko diote beren buruari stadium berriarentzako dirua nondik etorriko zaien? Alegia, itota dauden zenbait egitasmo kulturaletik esate baterako, edo batek daki nondik. Ez baita jakiten hemendik kendu han sartzeko mugimendu horiek nolatan egiten diren.

Niri, berriz, nire kirol sena beste moduan garatu delako (Felipe Uriarte lagunari atsegin handiz irakurri berri diot mendizalea mendiarekin lehiatzen dela, ez beste mendiazalearekin) arreta eman dit Xabier Azkargorta futbol entrenatzaileak "politika eta kirola" oso lotuta daudela eta esan duenak. Bestela zertarako hainbeste interesik Pasabani Espainiako kirol domina gorenak zin-tzilikatzeko lepotik eta Asturiasko Prin-tzearen sarirako hautagai bihurtzeko? Edo, Euskaltel-Euskadi Espainiakoak direla adierazteko? Eta kasualitatea ote Espainiako selekzioak jokatzen duen egunean Zapaterok neurri ekonomiko zorrotzak indarrean jartzea?

Klasikoek arrazoia zuten, azken finean "politika ekonomia kontzentratua dela" ziotenean. Eta kirolari dagokionez, negozioa.

Bukatzeko, Hego Afrikako futbol txapelketari arrakasta guztia opa diot, baldin eta etekinak apartheid garaian bezain txiro, gaixo eta zanpatuak jarraitzen duten milioika hegoafrikarrentzat badira. Hala bedi!