Síguenos en redes sociales:

Palestinari laguntzeko ontzidiari babesa emateko mobilizatu dira hainbat kolektibo

Ekintzak deitu dituzte EAEn eta Nafarroan, Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenarekin bat eginez

Palestinari laguntzeko ontzidiari babesa emateko mobilizatu dira hainbat kolektiboe.p.

Donostia – Palestinari laguntzeko euskal kolektiboek hainbat ekintza egingo dituzte, bai Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bai Nafarroan, Global Sumud Flotilla deituriko ekimenari babesa adierazteko. Hainbat herrialdetako aktibistek antolatu dute nazioarte mailako ekimen hori, eta Gazara abiatuko dira, Israelek laguntza humanitarioari ezarritako blokeoa hausten ahalegintzeko.

Dozenaka pertsonek aurkeztu zituzten atzo Gasteizen nazioarteko ekimen horren alde egingo diren ekin-tzak, besteak beste baraualdia, manifestazioak eta martxak, horietako bat Bilboko ibaian zehar burutuko delarik.

Bederatzi lagunek, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko itxialdia eta baraualdia hasi dute dagoeneko Arabako hiriburuan. Gainera, Israeli babesa ematea leporatzen dioten marka bateko supermerkatu baten aurrean kontzentrazioa egingo dute, baita manifestazio bat ere hilaren 29an.

Halaber, deitzaileek azaldu zutenez, elkarretaratze bat deitu dute gaurko Eusko Legebiltzarraren aurrean, Israelekin eta “sionismo kriminalarekin” harreman oro eten ditzan eskatzeko Eusko Jaurlaritzari.

Ekimen horiez gain, Kantauri itsasotik Gazara elkartasuna adierazteko, irailaren 6an itsaso eta lehorreko martxa bat egingo da Bilboko itsasadarrean zehar, Santurtzitik Itsas Museoraino.

Talde horietako bozeramaile batek iragarri zuenez, Nafarroan “ekintza polit” bat antolatzen ari omen dira, irailaren 2an Arguedas eta Izaba lotuko dituen Espainiako Itzuliko hamargarren etapa dela eta; Premier Tech talde israeldarraren parte-har-tzearen aldeko boikot ekintza izango da.

Mobilizazio horiek deitu dituzten kolektiboetako bozeramaileen esanetan, ontzidiaren ekintza nazioarteko uretan egingo bada ere, “zalantzarik gabe” Israelgo armada haiek geldiarazten saiatuko den beldur omen dira.

“Hori ez da garrantzitsuena, ordea; hainbat urtez halako sarraskia eta hondamena jasan ondoren, Gazara iristea da garrantzitsua, hura guztia amai dadin”, zehaztu zuten.

Argi azaldu zuten helburua itsas korridore bat irekitzen saiatzea dela, ahalik eta laguntza humanitario gehien sartu ahal izateko, baita Gazan dauden eta herrialdea uzteko premiaz dauden pertsona guztiak atera ahal izateko ere.

La Magreb Sumud Flotilla, La Freedom Flotilla Coalition, Global Movement to Gaza eta Sumud Nusantara mugimendu horren parte dira, eta helburua aurrez aipaturikoa da “itsasoz Gaza pairatzen ari den legez kanpo setiatzea apurtu, korridore humanitario bat ireki eta palestinar herriaren genozidioa amaitzea”.

Datorren abuztuaren 31n, mundu osoko 44 herrialdetako ehunka ekintzaile eramango dituzten dozenaka itsasontzi abiatuko dira igandean, “inoizko misio humanitariorik handienean”, Bartzelonatik Gazara mota guztietako materiala, janaria eta ura eramateko.

La cifra

28 mil

Son las personas que han solicitado participar en la misión. Para unirse es necesario experiencia marítima, donar para apoyar a los barcos y ayudar, unirse a equipos de tierra para organizar acciones, o coordinar una acción solidaria en tu ciudad o puerto.

El personaje

Thunberg

activismo. La expedición prevé contar con la participación de activistas como la joven sueca Greta Thunberg, que en otras ocasiones ya ha intentado –sin éxito– romper el cerco israelí, y de diferentes artistas y representantes políticos.

Ekintzaileez gain, itsasontzi bakoi-tzean kazetariak, medikuak eta ordezkari politikoak joango dira, eta zenbaitek nortasun propioa ere izango dute, besteak beste, emakumearena edota Estatu Batuetako armadako beteranoek osatutako ontzi bat izango baita.

Euskal ordezkaritza talde eragile horietako lau lagunek osatuko dute, eta, haiei babesa emateko, bi autobus aterako dira bezperan, Bilbotik eta Donostiatik, Gasteiztik eta Iruñeatik ere pasako direlarik.

Aurreikusita dagoenez, datorren igande goizean segizioan irtengo den ontzidia irailaren 4an, ostegunean, iritsiko da Tunisiara, eta han beste hainbat ontzi zain izango dituzte espedizioarekin bat egiteko.

Gazara iritsi eta garraiatutako material guztia deskargatu ahal izatea dute helburu ontziek, eta horretarako gobernu desberdinen babesa eta esku-hartzea espero dute.