Riga – Estonia, Letonia eta Lituania, NATOko kide diren Baltikoko hiru herrialdeak, euren defentsarako industria abiada bizian garatzen ari dira Errusiarekin eta Bielorrusiarekin mugakide izanik; munizioa eta ibilgailu blindatuak bezalako material militar klasikoaren fabrikaziotik hasi eta drone, goi teknologiako osagai eta gerra digitalaren aro berrirako pentsatutako programa informatikoetaraino.
Rigan egin berri den defentsa-foroan Erresuma Batuko Armadako brigada-jeneral ohi eta Letoniako azken presidenteen segurtasun-gaietako aholkulari Janis Kazocinsek nabarmendu zuenez, Errusiarren Ukrainako gerra gero eta digitalagoa omen da, gidariak edo giza operadoreak behar ez dituzten makinetan oinarrituz. “Teknologiari esker, adimen artifizialeko algoritmoek kontrolatzen dituzten lurreko, aireko eta itsasoko sistema autonomoak izan ditzakegu, informazioa zuzenean satelite eta beste sentsore batzuetatik jasotzen dutenak, radarretatik esate baterako, euren eraso edo defentsa prozedura hobekien trebatutako brigadako komandante batek baino milaka aldiz azkarrago alda-tzeko gai direnak”, esan zuen.
Munizioa Lituanian Baltikoko hiru herrialdetako handiena den Lituanian, elektronikara, sistema informatikoetara eta softwarera bideratuta dago nagusiki defentsa-industria, baliabide militar “klasikoen” fabrikazioa ahaztu gabe.
Lituaniako hiru industria-taldeetako bat den Defentsa Industrien Elkarte Nazionaleko zuzendari Gediminas Romancikasek-ek EFEri azaldu zionez, fabrikatzen dituzten gai gehientsuenek erabilera bikoitza omen dute optika edota sentsoreen alorretan.
Hardware-ari dagokionez, Rheinmetall defentsa kontratista alemaniarra 155 milimetroko artilleria munizioa ekoizten hasiko da 2026an, NATOren base batetik hurbil dagoen Lituaniako hiri txiki bateko lantegi batean. Bestalde, egoitza Finlandian duen Patria izeneko defentsa-enpresa maiatzean hasi zen 6x6 gurpildun ibilgailu blindatuak ekoizten Letoniako Valmiera herrian.
Robotak eta misilak Estonian Estoniako Industria Aeroespazialaren eta Defentsaren Elkarteak 146 enpresatik gora biltzen ditu; gehienak goi teknologiako enpresa txikiak badira ere, borroka eremutan behar diren helburu logistikoetarako robotak ere egiten omen dituzte, erakunde horren Kalev Koidumae arduradunak EFEri azaldu zionez.
Defentsarekin lotutako enpresa estoniarren jarduerak honako hauek dira: ibilgailuen mantenua, droneak, softwarea eta zaintza-soluzioak, eta, berrikiago, aireko defentsarako misilak egiten dituen enpresa berri bat sortu dute.
Estonian egoitza duen Frankenburg Technologies enpresak Londresen bulego bat zabalduko duela iragarri berri du, aire-defentsarako kostu baxuko misilak egiteko.
5G borroka zelairako Letonian, Latvian Mobile Telephone (LMT) telefonia mugikorreko zerbitzuen operadorea, gudu-zelairako komunikazio digitaleko ekipoak garatzen ari da. Kaspars Pollaks LMT Defense enpresako zuzendariak jakinarazi duenez, enpresak jada garatu omen du motxila baten tamainako 5G oinarrizko estazio bat, unitate militar batek – edo OTANen aliatuek – borrokara eraman eta beraien operazio-eremuan zabal dezaketena.
Situación en Ucrania
Ataques en Jersón, Járkov y Zaporiya
l Drones y bombas guiadas. Rusia lanzó al menos 113 drones contra Ucrania, incluidos los ‘Shahed’ de diseño iraní, durante el día de ayer y continuó lanzando ataques contra Jérson, Járkov y otras ciudades con artillería y bombas aéreas guiadas. Al menos 57 drones fueron derribados por las defensas aéreas ucranianas en 11 regiones del país, mientras que 56 drones fueron interceptados, según la Fuerza Aérea ucraniana. En las regiones de Zaporiya y Járkov, los vehículos aéreos no tripulados derribados dañaron viviendas particulares. Al menos cinco residentes de un edificio de Járkov, incluida una niña de 12 años, sufrieron heridas leves después de que un dron destruyera varios apartamentos.