Kanadak karga-hegazkin errusiar bat konfiskatu zuen larunbatean Torontoko aireportuan. Volga-Dnepr Airlines konpainiarena da hegazkina, eta Kanadako agintariek zigorra jarri diote, Ukrainaren inbasioaren "konplizitatea" dela eta.

Lehen aldia da Ukrainako gerra hasi zenetik Kanadak Errusiaren inbasioarekin zerikusia duen erakunde bati aktiboak enbargatzen dizkiona.

Kanadako Kanpo Arazoetako Ministerioak jakinarazpen batean adierazi zuen karga-hegazkina "lehen urratsa" dela Ottawak berriki onartu duen konfiskazio-erregimen berri batean, "Errusiari presio handiagoa egiteko" eta Ukrainatik erretiratzeko.

Kanadako gobernuak esan zuen, azkenean hegazkinaz jabetzen bada, bere asmoa giza eskubideen abusuen biktimei konpentsazio gisa duen balioa banatzea edo "Ukraina berreraikitzea" dela.

Kanadako Kanpo Arazoetako ministro Mélanie Jolyk esan zuen konfiskazioa "mezu argia" dela Errusiarentzat, "ez dela geratuko Kremlinen eraso-gerratik babesten eta onura ateratzen dutenak ezkutatzeko lekurik".

Antonov 124 konfiskatzeko iragarpena Kanadako lehen ministroak, Justin Trudeauk, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskirekin elkartzeko ustekabeko bidaia bat egin zuen Kievera.

Kieven, Trudeauk konpromisoa hartu zuen Ukrainari 500 milioi dolarreko laguntza militarra emateko eta F-16 borroka-hegazkin estatubatuarrentzako Ukrainako pilotuak entrenatzeko.