Síguenos en redes sociales:

Festen eskandaluaren osteko lehen azterketa handia Johnsonentzat

Osteguneko tokiko hauteskundeak 'premier'-aren onarpena neurtuko dute

Festen eskandaluaren osteko lehen azterketa handia Johnsonentzat

- Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak, pandemiaren garaian Downing Streeteko egoitzan ospatutako jaien eskandaluen ondorengo lehen hauteskunde-azterketa izango du maiatzaren 5ean, milioika herritarrek botoa emango baitute Britainia Handiko herri mailako hauteskundeetan. Ingalaterran, Galesen eta Eskozian ostegun honetan egingo diren tokiko hauteskundeetan neurtu ahal izango da alderdien babesa zenbaterainokoa den; Ipar Irlandan, aldiz, probintziako Batzar Autonomikorako hauteskundeak egingo dituzte.

Berez eta praktikan bi alderdien arteko dema den horretan -Kontserbadoreak eta laboristak-, Ingalaterran orotara 333 udal izan arren, 146 udaletako 4.360 zinego-tzi-postu egongo dira jokoan; aldiz, Eskoziako 32ak eta Galesko 22ak erabat berrituko dituzte. Londresen hauteskundeak izango dira Erresuma Batuko hiriburua osa-tzen duten 32 udalbatzetan, ez dute, ordea, Sadiq Khan laboristaren esku dagoen hiriko alkatetza aukeratzeko bozkatuko. Udalek hainbat ardura dituzte euren gain, besteak beste, zaborra biltzea, liburutegiak kudeatzea, adinekoen eta ezinduen zaintza finantzatzea, eta etxebizi-tzak handitzeko baimenak ematea.

2019ko britainiar hauteskunde orokorretan gehiengo absolutua lortu zuenetik, Johnsonek ez du hautesleen irizpenera makurtu beharrik izan, eta inkestek diotenez, lehen ministroaren kontserbadoreek atzera egingo omen dute, nahiz eta lehian dauden jesarleku gehienak dagoeneko laboristen esku egon. Hauteskunde-hitzordu hau lehenengoa da, halaber, otsailaren amaieran Ukrainan gatazka piztu, eta batik bat energia-prezioen igoera handiagatik, bizi-kostuak gora egin duenetik, urte arteko inflazioa %7ra igo baita.

Hainbat eskandaluren eraginpean iritsiko da Gobernua hauteskunde hauetara; batetik, parlamentuko saioetan film-pornoak ikustea leporatzen dioten Neil Parish diputatu kontserbadorearena, baita Angela Rayner Laborismoko bigarrenaren aurkako torien salaketa anonimoak ere, Johnson aztoratu asmoz parlamentuan hankak gurutzatzen ibiltzen dela esanez. Jokoan dauden jesarleku gehienak aldez aurretik laboristen esku egon arren, boto-asmoari buruzko inkestek erakusten dutenez, kontserbadoreek indarra galtzea espero da. Itaundutakoen %58k gaitzetsi egin du gobernu kontserbadorearen kudeaketa, eta soilik %23k babesten du.

Britainia Handiko analistek arretaz begiratuko dute Ingalaterrako ipar-mendebaldeko eremuetan zer gertatzen den; esparru horietan kontserbadoreek aurrerapauso nabarmenak lortu zituzten 2019ko orokorretan eta 2018ko lokaletan, ordura arte gune laborista fidelak izan baziren ere. Bai Eskozian, SNP Eskoziako Alderdi Nazionala oso sendo agertzen den eremuan, eta laboristen presentzia aipagarria izaten den Galesen, duela bost urte egin ziren azken hauteskundeak. Gaur bertan, ohar baten bidez, "torien" alde bozkatzeko eskatu du Johnsonek, bere esanetan, "tokiko lehentasunak betetzen dituztelako", eta laboristak kritikatu ere egin ditu "udal zergak xahutzen dituztelako".

Críticas de los laboristas. El líder laborista, Keir Starmer, dijo ayer en un artículo publicado en el dominical The Observer que el premier británico Boris Johnson es "incapaz de gobernar" a causa de una serie de escándalos y por no poder atajar el fuerte incremento del coste de vida.

Modos de voto. En Gran Bretaña se vota bajo diferentes modalidades. En la mayoría del país se vota por el sistema de mayoría simple, con excepción de Escocia, que lo hace por la llamada transferencia de voto (eligen candidatos por orden de preferencia). Por su parte, los norirlandeses eligen por representación proporcional los 90 escaños de su Asamblea autonómica.