Ertzaintzak, EAEko hiru hiriburuetako udaltzainek eta beste udalerri batzuk segurtasun plan bat prestatu dute Marokoko eta Espainiako selekzioen artean gaur arratsaldeko lauretan jokatuko den Munduko Txapelketa dela eta.

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, prebentzio-neurri gisa egin da eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Udaltzaingoarekin koordinatu dute plana, segurtasuna bermatzeko.

Prebentzio-alerta Madrilen

Madrilen ere, Polizia Nazionalak partidaren aurreko guardia indartu du, partida bukatzean gorabeheraren bat gertatuko balitz parte hartzeko.

Printzipioz, ez da segurtasuneko plan berezirik diseinatu, baina poliziaren esku hartzeko unitateak, bai UIPak, bai UPRak, prebentzio-alertan daude, zaleen arteko liskarrik sortuko balitz.

Hedapen zehatzik aurreikusi ez den arren, istiluen kontrako sistemek "berehala" jarduteko argibideak jaso dituzte, istiluak izanez gero.

"Ordu kritikoa" 18:00etan izango da, final-zortzirenetako partida amaitu ondoren. Leku batzuetan, adibidez, Madrileko Arabiar Etxean, pantaila erraldoian ikusi ahal izango da.

Erlijio Entitate Islamiarren Espainiako Federazioak (FEERI) biztanle musulmanei dei egin die "alaitasun edo tristuraren" adierazpenak "desordena publikoak" ez ekartzeko. "Islamaren barruan gure herrikideentzako laguntza betebeharra da", adierazi du komunikatu batean.

Joan den azaroaren 27an, Marokoko selekzioak Belgikari 0-2 irabazi ondoren, hainbat istilu izan ziren Bruselako erdialdean, eta horiek kalteak eragin zituzten. Hori dela eta, Belgikako poliziak esku hartu behar izan zuen, dozena bat atxiloketekin.