- Larunbat goizean izan ziren VIII. Angeluko Portu Estropadak eta bertan zumaiako beteranoek zortzigarren postua lortu zuten. Ibaialde Arraun Elkarteak antolatutako froga beteranoen La Salve Ligarako laugarren proba puntuagarria izan zen aurreko larunbatean jokatu zutena. Bertan, 16 ontzi izan ziren lehiatzen eta horietako bat Zumaiako Beteranoena izan zen. Bandera irabazlea Getxo izan zen. Gauzak horrela, estropadetako sailkapen orokorrean Zumaiako Beteranoak zortzigarren postuan kokatu dira.