- Zer ari da gertatzen Aralarren? Dokumental solasaldia bihar egingo da 19.00etan Zarauzko Modelo aretoan. Azken urteetan iskanbilaren iturri bihurtu den Aralar izango dute hizpide. Aralarreko ondare naturalaren eta biodibertsitatearen zaintzaz, Aloña Jauregi eta Garazi Auzmendiren laguntzaz, Aralar, mundua leku den lurra ikus entzunezkoan parte hartze zuzena izan zuen Landarlan elkartearen ikuspegia emango dute.