getaria- Getariako Giez-Berri duela 25 urte sortu zen Gipuzkoako erlezain profesionalen elkartearen eskutik eta 50.000 kilo ezti ekoizten ditu urtean Eusko Label zigilupean. Maila goreneko eztia da, freskoa eta bere ezaugarri on guztiak mantentzen dituena. Tokiko ekoizleen alde EROSKIk egiten duen apustuaren ondorioz, kalitate goreneko ezti hau EROSKIko supermerkatuetan dago eskuragarri.

Noren eskutik sortu zen Giez-Berri?

1993. urtean sortu zen Giez elkartea (Gipuzkoako Eztigileak), Eusko Label zigiluaren pean lan egin nahi duten Gipuzkoako eztigileak batzen dituen elkartea, alegia. Hasiera batean, eztia eztigile batek Zarautzen zeukan planta txiki batean lantzen zen, baino berehala txiki gelditu zen. 1997. urtean, elkarteko kideok Giez-Berri sortu genuen. Elkartearen eta produktuaren artean jendea nahastu ez zedin, elkarteari izena aldatzea erabaki genuen eta Eztiko deitzen da gaur egun.

Eusko Label zigilua duen eztia egiten duzue. Zein ezaugarri behar ditu eztiak zigilua izateko?

Lehendabiziko baldintza Eusko Labelean izen-ematea da. Gure kasuan, Eztiko elkartearen bitartez egiten dugu. Bazkide guztiek baldin-tza bete hori betetzea elkartearen ardura da. HAZIK alderdi guztiak kontrolatzen ditu, erlategietatik hasita, eztia kontsumitzaileen mahaira heldu arte. Erle guztiak erregistratuta daude eta eztitegian sarten diren ezti kilo guztiak kontrolatzen dira. Sarrera guztietan analitikak egiten dira bere purutasuna bermatzeko. Lore bakarraren kasuan ere, txilar eztia edo erromero eztiaren kasuan adibidez, analitikak egiten dira eta ezaugarri guztiak betetzen direnean bakarrik izenpetu daiteke. Eztitegiaren barruan trazabilitate zehatza egiten da; hau da, prozesu guztiak erregistratzen dira eztiaren ibilbide osoa bermatzeko. Azkenean, HAZIK eztiaren sarreren eta lote komertzial guztien laginak jasotzen ditu jarraipena eta azterketak egiteko.

30 urteko ibilbidea duzue. Nola aldatu da eztiaren sektorea azkeneko urteetan?

Hasiera baten, zale asko eta profesional gutxi elkartu baginen ere, irizpide profesionalak mantendu ditugu beti, nahiz eta batzuek erle gutxi eduki. Gaur egun, berriz, profesionaltasuna da nagusi. Produkzioari dagokionez, hainbat berrikuntza eman dira, adibidez, ekoizteko alderdi teknikoetan, transhumantzian eta erreginen hobekuntza genetikoan. Guk erle beltza (Apis Mellifera Iberiensis) izeneko espeziea erabiltzen dugu, gure ekosistemari oso ondo egokituta dagoelako.

Zenbat kilo ezti ekoizten dituzue urtean?

Guk 50.000 kilo ezti egiten dugu urtero. Erleak erlauntzetan bizi dira. Soilik argia eta eguraldi egokiarekin ateratzen dira loreak polinizatzera. Lanean daudenean, lorez lore joaten dira, eta lortutako eztia erlauntzara eraman ondoren, berriro ateratzen dira. Egunean erle langile batek hainbat eta hainbat ateraldi egiten ditu. Kanpaina bakoitzean 150.000.000 erletxo inguru ditugu gure eztia ekoizten eta ingurunea polinizatzen. Kilo bat ezti egiteko, adibidez, 200.000 ateraldi egin behar dituzte, 8.000 kilometro eginez. Orohar, 1.4 milioi lore bisitatzea beharrezkoa da. Erle batek, egunero, 500 lore inguru bisitatzen ditu. Datu hauekin erraza da imajinatzea zein garrantzitsua diren erleak ekosistemak mantentzeko.

Noiztik egiten duzue lan EROSKIrekin?

EROSKIrekin hasieratik jardun dugu lanean, izan ere, bertako produktuekiko sentsibilitate berezia izan du beti. Guk maila goreneko eztia eskaini diogu eta berak kontsumitzaileen gertutasuna. EROSKIrekin lan egitea oso garran-tzitsua izan da gure ibilbidean. Honetaz gain, beren markako eztia ere produzitzen dugu, bai Seleqtia markakoa (Label zigiluarekin) eta bai beren markako txilar eztia. Gure bezerorik garrantzitsuena da, eta espero dugu harreman hau etorkizunean ere mantentzea.

Konpetentziari dagokionez, nola lortu duzue zuen produktua gailentzea?

Kalitatea izan da beti gure abiapuntua, eta Eusko Label zigiluaren barruan egotea da horren adierazgarri. Gure eztia freskoa da, berotu gabea, bere ezaugarri guztiak manten-duz.

Nola ikusten duzu eztiaren etorkizuna?

Animo handiz eta, aldi berean, zailtasunez josita. Ez da garai hoberena erleentzat, kutsadura kimiko handia dago inguruan eta hau oso kaltegarria da erleentzat. Bestalde, vespa velutina delakoa, liztor asiatikoa, esate baterako, erlearen etsai nagusietako bat da eta kalte handia egiten dio.