- Bihar pasako da Korrika Zarauztik goizeko 4.26ean. Horren baitan, Zarauzko ostalaritza elkarteak, Udalaren laguntzarekin arratsaldean zehar Korrika Poteoa antolatu dute, Zurekineko tabernarien laguntzarekin. Arratsaldeko 18.30ean hasiko da Plaza Gorrian Zarautz Abesba-tzarekin. Ondoren, DJ Antoine Nahasiak pintxatuko du. Herriko kaleetan zehar Arranoko gitarra taldea, Montetxio koroa eta Zarautz abesbatza egongo dira kaleak alaitzen musikaren bitartez. Amaitzeko, 20.30ean, Foruen Plazan talde guztiak elkartuko dira eta arrain zopa dastatzeko aukera egongo da, baita ere.