- Urola Kostako Udal Elkarteko ingurumen sailaren ekimenez, eta Katiuska eta Katilu taldearen eskutik, azken aste hauetan Zaborra! antzezlana eskaintzen ari dira Urola Kostako herrietan. Gaur, Zarautzen izatekoa zen, baina taldean hainbat covid-19 kasu egon dira eta bertan behera utzi dute ekitaldia. Momentuz, ez dute data berririk finkatu. Halaber, gaur gaurkoz, itxi gabe dago Zumaiako hitzordua.

Emanaldiaren bitartez, ahalik eta modurik ludiko eta dibertigarrienean ingurumen zaintzari buruzko hainbat gai jorratzen dira. Besteak beste, “ekimenak helburu du herritarrengan klima aldaketaren eta hondakinen eta beste zenbait problematika eko-sozialen inguruko hausnarketa eragitea”, azaldu dute Urola Kostako Udal Elkartetik. UKUEtik argitu dutenez, hain zuzen, modu ludiko batean herritarren kontzientziak astindu eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa lantzen dira jolas eta abestien bidez.