- Inguruko bizilagunek proiektua motel doala pentsatzen badute ere, Azpeitiko Udalak jakinarazi du Salbe auzoko 7 eta 25 etxe atarien arteko zatia egokitzeko martxan jarritako obrak “bide onean” doaz. Sasoi eraikuntzak enpresari esleitutako lan horiek gauzatzeko 347.608 euroko inbertsioa egingo du Udalak; eta horien bidez “ingurua berrurbanizatuko da; herritarren mugikortasuna eta irisgarritasun antolamendua hobetu eta arauetara egokitzeko”.

Horretarako “urbanizazioa berritu, errepidea hobetu, aparkaleku gehiago atera, ur estolderiak banatu eta etxeen arteko argindar kableak lurperatuko dira”.