Zumaia: 'Gabonak Zumaian' argazki lehiaketa antolatu dute

Urtarrilaren 16a baino lehen bidali beharko dira lanak, distiraelkartea@gmail.com e-mailera

03.01.2022 | 00:25
2018ko lehiaketan saritutako Agustin Aizpuruaren argazkia. Argazkia: N.G.

zumaia Gabonak Zumaian argazki lehiaketa herrikoia antolatu dute. Edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, baina gehienez ere bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Urtarrilaren 16a baino lehen bidali beharko dira lanak, distiraelkartea@gmail.com e-mailera. Mezuan gai gisa honakoa jarri beharko da: Gabonak Zumaia lehiaketa. Mezu berean lehiakidearen datuak (izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa) eta argazkien izenburua erantsiko dira. Tamainagatik denak mezu bakar batean bidali ezin badira, bat baino gehiagotan bidal daitezke, eta horietako bakoitzean lehiakidearen datuak eta gainerako baldintzak zehaztea beharrezkoa izango da. Zentzu honetan, artxibo guztiak JPG formatuan egongo dira, gutxienez 1 Mb eta gehienez 10 Mb. Halaber, onartukoda mugikorraren, kameraren, dronearen edo edozein gailu digitalen argazkiak bidaltzea. Edozein kasutan, fitxategiaren izena argazkiaren izenburua izango da.

Beste baldintzetako bat argazkien gaurkotasuna izango da. Izan ere, guztiak aurtengo Gabon garaian ateratakoak izan beharko dute.

sariak Azaldu gisa, lanak urtarrilaren 16ra arte jasoko dira eta sari banaketa, otsailean egingo da. Eguna eta tokia aldez aurretik jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei. Ekitaldi berean, aurkeztutako argazkiak proiektatuko dira.

Hala, argazki onenak 150 euroko saria eskuratuko du, herrian erabiltzeko bonuetan. Bigarren saria, 100 eurokoa izango da. Gainera, 16 urtetik beherako parte-hartzaile batek aurkeztutako argazkia sarituko dute, 50 eurorekin eta azkenik, parte-hartzaile guztien artean 50 euroko erosketa bonu bat zozkatuko da, Juanjo Larrañaga harategian erabiltzekoa.

noticias de noticiasdegipuzkoa