- Gaur jokatuko da Orioko Mendibeltz futbol zelaian Futbol 7 txapelketa, 10.00etatik 20.00etara bitartean. Mondragon Unibertsitateko Khaos Team Company izeneko ikasle-taldeak antolatu du txapelketa, Leinn ikasketa-programaren barruan (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza). Parte hartuko duten talde guztiak mistoak dira eta 16 urtetik gorako kirolari gazte eta beteranoz osatuta daude. Antolatzaileek emakumeen eta beteranoen parte-hartzea bultzatu nahi dute. Orioko Udalaren eta Orioko Futbol Taldearen babesa izan dute, materiala eskuratzeko eta instalazioak erabiltzeko.