- San Silbestre eguneko lasterketa herrikoia bertan behera uztea erabaki du Getariako Udalak. Egungo osasun egoera tarteko hartu dute erabakia. Hala bigarren urtez jarraian ez da ospatuko lasterketa herrikoia. Antolatzaileek azaldu dutenez, kirol proba egin ahal izateko, beste aukera batzuetan pentsatzen ibili dira, baina erabaki onena guztia bertan behera uztea dela ebatzi dute osasun egoerak okerrera egin ondoren. Momentuz, Urola Kostako herri bakarra izan da erabakia hartu duena, beste kasuetan lasterketa bere horretan egingo da, batzuk goizez eta besteak arratsaldez.