Zarauzko Udala lentzero, Mari Domingi, eta hiru erregeekin harremanetan jarri da eta dagoeneko abiatu direla jakinarazi dute Zarautz aldera, "haurrak aurrez aurre agurtzeko ilusio handiz". Baina, "egoerari egokitutako agerpenak" egingo dituzte.

Horrela, Santuiturriko Olentzeroren lagunek aurreratu dute, hilaren 24an Olentzero garaiz datorrela eta arratsaldez artatu beharrean Zarauzko haurrak, goizez eta eguerdiz jasoko ditu beraien eskutitzak. Santuiturri plazara hurbilduko dira Olentzero eta Mari Domingi, 11.00etatik 14.00etara. Neurri hau hartu behar izan dutela azaldu zuen atzo Xabier Txurruka alkateak "osasun neurri guztiak betetzeko". Bertan musukoa jartzea eskatuko da, hilara egingo da eta haurrek Olentzerori gutuna emateko aukera izango dute, besteak beste.

Errege Magoen laguntzaileekin ere kontaktuan jarri da Udala. Erregeak "irrikitan" omen dira Zarautz bisita-tzeko. Izan ere pasa den urtean ezin izan zituzten haurrak aurrez aurre ikusi, pelikula bidali zuten. Egoera tarteko, berriz, aurtegoan ez dute zaldizko ibilbidea egingo. Hau da, kabalgatarik ez da izango. Egoerari egokituta, "karroza handi batean datoz" eta "asmo berezi batekin, gainera". Pilaketak sahisteko, Zarauzko auzo guztiak zeharkatuko dituzte, Karrozaren gainean. Beraz, aurten "haurrek ez dute zertan etorri beharko herriaren erdigunera Erregeak aguertzera, beraiek hurbilduko baitira Zarauzko auzo guztietara", argitu zuen alkateak. Ordutegia zehaztu gabe dago oraindik baina ibilaldia, Vista Alegren hasiko dute, eta ondoren, Hiruerreketa, Salbide, Azken Portu, Aritzbatalde, Zelai Ondo, Mitxelena, Itsasmendi, Iñurritza, Gipuzkoa kalea, Mendilauta, Nafarroa kalea, erdigunea zeharkatu eta alde zaharreko buelta eginez erretiratuko dira.

Bestalde, Bizarzuri postariak, bere gutunontzia jarriko du Lege Zaharren plazan, abenduaren 27tik aurrera.

Oriok ere iragarri du Mari Domingi eta Olentzeroren aurtengo etorrera ezberdina izango dela. 18. 00ak aldera, sorginak eta ttuntturroak ibiliko dira herrian barrena, haurren gutunak jasotzen, eta, segidan, Mari Domingi eta Olentzero iritsiko dira beren laguntzaileekin. Haiek ere kaleetan barrena ibiliko dira, eta ez dute geldialdirik egingo, jendea ez pilatzeko.

Zarautzen, Santuiturrin izango da ekitaldia eta Orion, herri osoan barrena ibiliko dira haurrak agurtzeko aukera izan dezaten