Natur Taldeak jostailu erabilien azoka antolatu du Orion

15.11.2021 | 23:33

XI. Jostailu Erabilien Azoka antolatu du Orioko Natur Taldeak. Haren helburua oso argia da: elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea eta Gabonetako kontsumoaz arduratzea. Abenduarean 11n izango da Salatxo aretoan, 10.30etik 14.00etara.

Horretarako etxeean erabiltzen edo behar ez diren jostailuak izanez gero, bertara eramateko eskatu dute. Azoka eguna baino lehen jostailuen bilketa egingo da. Azaroaren 26an 16.00etatik 17.00etara Zaragueta Eskolan izango izango dira jostailuak jasotzen. 16.30etik 17.30era, berriz, Ikastolan.

Bigarren aukera bat abenduaren 10ean izango da. Salatxo aretoan azken jostailuak jasoko dituzte, 17.00etatik 19.00etara. Biltzen duten guztia, aipatu bezala, abenduaren 11n jarriko dute ikusgai.

truke sistema Bilketa egunetan etxetik ekarritako jostailuak sailkatu egingo dituzte hiru koloreren arabera: horia, urdina edo gorria. Hala, nahi izanez gero koloretako txartel bat jasoko da azoka egunean kolore berdineko txartela duen beste jostailuren batengatik trukatzeko. Modu honetan mahaietan izango diren jostailu desberdin guztiak begiratu eta gustukoena aukera-tzeko aukera izango dute herritarrek.

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dira: alde batetik, jostailuak osorik egon behar dute, egoera onean. Bestetik, azoka egunean jostailuak trukatzeko zortzi urtetik beherakoek arduradun batekin parte hartu beharko dute

Behin azoka amaitutakoan inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batetara bideratuko dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa