- Zarauzko tren geltoki berriko obrak direla eta, Zelai azpibidea gaur gauean itxita egongo da ibilgailuentzat, gaineko zubian egingo diren lanengatik. Mozketa Mitxelena eta Justo kaleko biribilgunetik hasi eta Gipuzkoa kalea, Zelai azpibidea bidegurutzea bitartean izango da. 21.00etatik 6.30era egongo da itxita. Prin-tzipioz gau hori bakarrik izango da, baina lanak bukatuko ez balira, hurrengo gauean ere moztu egingo dute errepidea. Dena den, Udalak aurrez abisatuko du neurri horren luzapena izango den ala ez.