- Surfak eta bodyboarda sustatu eta sendotzeko asmoz, Gipuzkoan zehar topaketa ezberdinak ari dira egiten eta gaurkoan, Zarautzen izango da. Desertu Txikian jarri dute hitzordua eta bi mailatan zatitu dute txapelketa: alde batetik, sub 10 eta sub 12 batera jokatuko dute eta bestetik, sub 14 kategoria egongo da. Izen-ematea doakoa izango da, baina horretarako, mezu bat bidali beharko da gsftxikisurf@gmail.com helbide elektronikora. Antolatzaileek surf eta bodyboard giroan esperientzia berriak izan nahi dituztenak animatu nahi ditu.