- Azaroan abiatuko da, estreinakoz, eskualdeko emakumeei bideratutako EMA+Indar-tzen prestakuntza ekimena. Parte hartu nahi duten herritarrek ostiralera arte izango dute izena emateko aukera. Orria eskuragarri dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara eraman beharko dute. Programaren helburua eskualdeko emakumeak ahalduntzea eta lan-merkatuan murgildu daitezen gaitzea da. Bi aste iraungo ditu ikastaroak eta guztiak goizez izango dira, 9.30etik 13.30era, Udal Elkartearen egoitzan nahiz digitalki.