- Gaur ospatuko da XIII. Arraza libreko Ardi txakur txapelketa Zarautzen. Aurten, gainera, lekualdatu egin dute hi-tzordua eta Iritan izango da 17.30etik aurrera. Sei parte-har-tzaile ariko dira lehian eta epaile lanak, Mikel Garatek eta Bittor Bengoetxeak egingo dituzte. Txapelketarekin batera, orain arte antolatzailea izan den Jose Luis Saizar zarauztarrari omenaldia egingo diote.