- LABI batzordeak hartutako erabakiari jarraiki, Zumaiako Lubaki kiroldegian hainbat egokitzapen egin dituzte. Aurrerantzean, ez da txandarik hartu beharko. Aldagelei dagokionez, orain arteko antolaketa sistemarekin jarraituko da: eremu edo jarduera-gune bakoi-tza erabiltzean, bertako aldagela soilik erabili ahal izango da. Halaber, funtzionamendu arrunta berrezartzen denez, urtarriletik aurrera bazkideek kuotaren %100a ordaindu beharko dute.

Kultur arloan ere eragin nabarmena izango du azken erabakiak, orain arteko aforo arauak bertan geratuko baitira. Horrenbestez, kultur ekitaldietarako sarreren lehengo funtzionamendua berreskuratuko da. Hala, sarrera duten ekitaldietan, herritarrek bi aukera izango dituzte: sarrera aurrez turismo bulegoan erostea eta, sarrerarik geratuko balitz, sarrera ekitaldiaren hasieran aretoan bertan erostea. Edonola ere, sarrerak aurrez erosteko aholkua ematen du kultur sailak.