- Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak, Gertuk, Ginkana kanpaina jarri du martxan. Bezeroei, erosketak egiterakoan eskuorri bat emango zaie. Eskuorri bakoitza elkarteko lau saltokietako zigiluekin bete beharko da. 150 euroko sei erosketa bonoren zozketan sartuko dira horiek. Eskuorriak turismo bulegoan edo Alondegiko sarrerako kaxetan bota beharko dira, hilaren 24a baino lehen.