- Urrian sartu eta udazkenaren etorrerarekin Zarauzko Gazteria departamentuak hainbat egitasmo jarri ditu martxan datozen aste eta hilabeteetarako. Hala, haur, gazte eta nerabeentzako aisialdi eskaintza indartu dute Udazkenak ere gazte! egitasmoarekin.

Programaren baitan urriaren 15erako bi ekitaldi izango dira. Lehenik, 18.00etan, haur eta nerabeentzako Free Style Bike Show ikuskizuna izango da Aritzbataldeko frontoian, non bertara gerturatzen direnek bizikletan egindako salto eta akrobaziak ikusteko aukera izango duten. Jarraian, gaueko 22.00etan, Nøgen musika taldeak kontzertua eskainiko du Lizardi Aretoan. Bi ekitaldi hauetarako gonbidapenak Modelo aretoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira urriaren 9tik aurrera.

Bestalde, Haize-Orratz Gaztelekua jada martxan da eta ekimen honen baitan hainbat ekintza antolatu ditu haur eta gaztetxoek goza dezaten. Hemendik aurrera, hilabetero ekin-tza berezi bat proposatzea erabaki dute. Honez gain, eskulan eta sukaldaritza ikastaroak eskaintzen jarraituko dute udazkenean zehar eta hainbat irteera proposatu dituzte.