- Zaragueta Herri Eskola eta Orioko Udala ados jarri dira eskolako eremua herritarrei zabaltzeko. Hala, gaurtik aurrera asteburu eta jaiegunetan irekita egongo da, 10.00etatik 20.00etara bitartean. Kanpoko eremu osoa ireki arren, ikastetxeko eraikina eta komuna itxita egongo dira. Horregatik, arduraz jokatzeko deia egin dute. “Herritarrek, beraz, beste gune bat gehiago edukiko dute jolasteko, egoteko eta disfrutatzeko. Guztion ardura da orain irabazitako eremu berria behar bezala erabiltzea eta txukun mantentzea, herriko gainontzeko eremuak bezala”, azaldu dute.