- Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren 28. edizioa martxan da dagoeneko. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta irekita egongo da azaroaren 15a arte. 16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrek parte hartu dezake lehiaketan. Bi atal egongo dira: ipuinena eta bertso edo olerkiena. Bi kasuetan, lehen saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 200 eta hirugarren geratzen denak, 150 euro eramango ditu.