- Bihartik aurrera Zarauzko Torre Luzeako erakusketa aretoan ikusgai egongo da Pedro Gaztañaga artista ordiziarraren Punctum koadro erakusketa.

Artistaren hitzetan, Punctuma, "hartzailearen bihotza zeharkatzen duen ziztada bat bezala da, iraganeko memoria, pertsona edo emozioetara igor-tzen duen irudi bat ikustean (irudiagatik oro har, objektu berezi batengatik...). Irudi baten elementu hau itxuraz garrantzirik gabea da, baina erreakzio emozional bizia eragiten du. Iruditik salto egiten duen zerbait da, behatzailearen mundu emozionala indarrez astintzeko".

Bildumak hainbat zati dauzka, eta formatu handiko koadroen osatzen dute. Teknikari dagokionez, mistoarekin margotuak dira guztiak: pintura akrilikoak eta olio-pintura nahasten dira, hurrenez hurren.

Egunero, 18.00etatik 20.00etarako ordutegian, doan gozatu ahal izango da margolan hauetaz, Torre Luzean.