- Enpresa kudeaketari buruzko zortzi tailer antolatu ditu Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuak Ekiten Ikasgune ekimenaren baitan. Pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako tailer hauen helburua ekintzaile nahiz enpresariei beren ideia edota enpresei buruzko hausnarketa sustatzea eta kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea da. Prestakun-tza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira: goizez, 9.30etik 13.30era. Irailaren 27an ekingo diete, eta azaroaren 22ra arte luzatuko dira. Parte hartzeko, izena eman beharko da UKUEren webean.