- Orioko Udalak dei egin die herritarrei erantzukizunez joka dezaten bihar ospatuko den Kontxako Banderan. Udalak azpimarratu nahi du covid 19-aren aurkako protokoloan ezarritako segurtasun arauak bete behar direla une oro. Testuinguru horretan, Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaz goza-tzeko deia egin die oriotarrei, betiere gaur egungo egoerak eskatzen duen zentzunetik eta konpromisotik. Estropaden bigarren jardunaldiak, gainera, bat egiten du udako denboraldiaren bukaerarekin. Hala, bihartik aurrera, bertan behera geratuko dira udako denboraldian indarrean egon diren zerbitzu hauek: Txu-txu trena, TAO zerbitzua eta Antilla hondartzako kabina, dutxa eta komunak.