- Garapenerako lankide-tza sustatzen duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulagun-tzak emateko 2021eko deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak. Gobernuz Kanpoko Erakundeak laguntzeaz gain, bestelako jarduerak laguntzeko dirulaguntzak dira honakoak. Eskaera telematikoki egin daiteke, Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean). Abuztuaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dira horiek. Horretarako arazorik izanez gero, Gizarte Zerbitzuen telefonora deitu dezakete interesatuek: 943 862 200.

Bestalde, Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak eska-tzeko epea ere zabalik da. Irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta daude dirulaguntza hauek eta abuztuaren 2an amaituko da eskariak aurkezteko epea. Dirulaguntza guztien inguruko informazioa eta oinarriak udal webgunean daude eskuragarri.